2004/11/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2004KO URRIA



Bidaiarien sarrerak %19 gehitu ziren Euskal AEn 2004ko urrian



Gaualdiak %12 baino gutxiago hasi ziren, bidaiarien batez besteko egonaldia laburtu egin zelako.



Euskal AEko ostalaritza-establezimenduetan, 171.955 bidaiari-sarrera erregistratu ziren 2004ko urrian, Eustatek landutako datuen arabera. Zifra horrek erakusten du %19 gehitu zirela aurreko urteko hil beraren aldean, hau da, 27.000 sarrera gehiago izan zirela. Bidaiarien sarrerek bilakaera positiboa baina desberdina izan zuten hiru herrialdeetan: nabarmen hasi ziren Bizkaian (%29) eta Gipuzkoan (%17), eta arinago Araban (%1).


Estatuko bidaiarien sarrerak %19 gehitu ziren eta atzerriko bidaiarienak beste hainbeste (%19) Euskal AE osoan. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua igo egin zen hiru herrialdeetan: Gipuzkoan %24, Bizkaian %22 eta Araban %2. Atzerritarrek joera desberdinak izan zituzten hiru lurraldeetan: gehitu egin ziren Bizkaian (%39) eta Gipuzkoan (%7), baina urritu egin ziren Araban (%-1).


Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren autonomia-erkidego ia guztietakoak, baina batez ere Madrildik, Kataluniatik, Gaztela eta Leondik, Andaluziatik, Asturiastik eta Gaztela-Mantxatik etorritakoak. Gutxitu egin ziren, ostera, Aragoitik, Balearretatik, Kantabriatik, Valentziatik eta Galiziatik etorritakoak. Atzerriko bidaiarien artean, igo egin ziren, besteak beste, Frantziatik, Italiatik, Erresuma Batutik, Portugaldik eta AEB-Kanadatik etorritakoak. Gutxitu egin ziren, batez ere, Alemaniatik, Belgikatik, Suediatik eta Japoniatik etorritakoak.


2004ko urrian erregistraturiko gaualdiak 313.961 izan ziren, hau da, iazko urriaren aldean %12ko gehikuntza eta 33.000 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bestelako bilakaera izan zuten hiru lurraldeetan: %20 igo ziren Bizkaian eta %19 Gipuzkoan, baina nabarmen jaitsi ziren Araban (%-20).


Bidaiarien batez besteko egonaldia laburtu egin zen Euskal AE osotara hartuta, eta 2003ko urriko 1,94 egunetik 2004ko urriko 1,83ra pasa zen. Batez besteko egonaldia nabarmen laburtu zen Araban (2,03 egunetik 1,61era) eta Bizkaian (1,94 egunetik 1,81era), baina Gipuzkoan, arin bada ere, hobera egin zuen (1,90 egunetik 1,92ra).


Plazakako zein gelakako betetze-mailak %9 eta %7 hobetu ziren, iazkoen aldean, Euskal AE osoan. Hala ere, adierazle horiek biak atzerakada handia izan zuten Araban, hobekuntza nabarmenak izan arren Gipuzkoan eta Bizkaian.


Nekazalturismoa: gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%17) eta batez ere gaualdiak (%47), joan den urrian


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 8.009 bidaiari-sarrera zenbatu ziren urrian, aurreko urteko hil berean baino %17 gehiago: %23 ugaritu ziren Gipuzkoan eta %22 Bizkaian, baina Araban %3 gutxitu ziren.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 20.634 izan ziren urrian, 2003ko hil berean baino %47 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasak oso positiboak izan ziren herrialde guztietan: Araban %20koa, Bizkaian %37koa eta Gipuzkoan %70koa.


Bidaiariko batez besteko egonaldiak progresio nabarmena izan zuen Euskal AE osoan, 2003ko urriarekin alderatuta. Orain dela urtebeteko 2,05 egunetik aurtengo 2,58 egunera pasa zen eta hiru lurraldeetan izan zuen eragina.


Plazakako betetze-maila %40 igo zen Euskal AE osoan eta gelakako betetze-maila %39. Adierazle biek hobetu egin dute euren egoera Euskal AEko hiru lurralde historikoetan.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

taula: Hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %19 gehitu ziren Euskal AEn 2004ko urrian

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
OCTUBRE DE 2004
Eguneratze data : 
2004/11/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002707_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali