2004/11/24ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2004KO URRIA




Industri prezioak %0,9 igo ziren 2004ko urrian



Industri prezioen urte arteko bilakaera (2004ko urria 2003ko urriaren aldean) %7,4koa izan zen.


Euskal AEko industri prezioak %0,9 igo ziren 2004ko urrian, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, urriko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %7,4 hazi zen. Beste alde batetik, urteko lehen hamar hilabeteetako industri prezioen bilakaera ere antzera hasi zen, %7,5 hain zuzen, aurreko abenduaren aldean.




Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2004ko urrian, besteak beste, petrolioa fintzea (%8,2), larruaren eta oinetakoen industria (%1,8), kimika-industria (%1,1) eta metalgintza eta metalezko gaiak (%0,8) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauek izan zituzten: energia, gasa eta ura (%-2,7), metalezko eta ez-metalezko meak (%-1,2%), papera, edizioa eta arte grafikoak (%-0,4) eta material elektrikoa (%-0,1) sektoreek.


Urte arteko aldian (2004ko urria, 2003ko urriaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: petrolioa fintzea (%28,9), metalgintza eta metalezko gaiak (%15,4), metalezko eta ez-metalezko meak (%10,3) eta elikagai-industria (%3,7) sektoreei. Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan zituzten larruaren eta oinetakoen industria (%-4,9), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-1,9) eta energia elektrikoa, gasa eta ura (%-1,3) sektoreetako prezioek.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, urrian, sektore-talde handien prezioen bilakaerak gorantz egin zuen talde guztietan: energiak %4,7, bitarteko ondasunek %0,6, kontsumo-ondasun iraunkorrak (%0,3) eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak (%0,1) batzen dituzten kontsumo-ondasunek %0,2 eta ekipo-ondasunek %0,1.


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek ere alde nabarmenak agertu zituzten urte arteko aldian. Guztiek izan zituzten urte arteko gehikuntzak: energiaren prezioak %18,3 igo ziren, bitarteko ondasunenak %9,9, ekipo-ondasunenak %1,8 eta kontsumo-ondasunenak %1,8. Horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %1,3 igo ziren eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %2,1.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: 14-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,9 igo ziren 2004ko urrian

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002713_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali