HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2004ko bigarren hiruhilekoan,...

2004/12/03ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2004ko bigarren hiruhilekoa



2004ko bigarren hiruhilekoan, ezkontza gutxiago izan ziren 2003ko aldi berean baino



2004ko apirilean, maiatzean eta ekainean 3.002 ezkontza kontatu ziren.



2004ko apirilean, maiatzean eta ekainean 3.002 ezkontza kontatu ziren Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino %3,1 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Lurralde historikoka, bizkaitarrek 1.476 ezkontza ospatu zituzten, gipuzkoarrek 993 eta arabarrek 397. Euskal AEz kanpo bizi direnen kasuan, ezkontzak 136 izan ziren.



Ezkontza zibilak gehitu egin ziren



Aurreko hiruhilekoaren aldean, hiruhileko honetan ezkontza gehiago izan ziren, maiatzean eta ekainean izaten direlako ezkontza gehien. Beste alde batetik, tarte honetako ezkontzen %41,4 ezkontza zibilak izan ziren, eta portzentaje hori 2003ko aldi berekoa baino ia 7 puntu handiagoa da. Era berean, proportzio hori 2004ko aurreneko hiru hilabeteetan baino nahiko txikiagoa da, aldi hartako ezkontzen %64,5 zibilak izan baitziren.



2004ko bigarren hiruhileko horretako 3.002 ezkontzetan, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten 2.891 gizonezko eta 2.951 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 2.696 senarrentzat (%93,3), lehen ezkontza izan zen; 16 alargun eta 179 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehen ezkontza zuten emakumeen ehunekoa gizonezkoena baino zertxobait altuagoa izan zen: aurretik ezkongabeak ziren emakumeak 2.780 (%94,2) izan ziren; alargunak, 7; eta dibortziatuak, 164.



Ezkonberrien adinak gorantz jarraitu zuen



Ezkontideek eztei-egunean zuten adinari erreparatuta, senarren artean, %68,9k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %51,5ek. Ehuneko biak 2003ko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira, aldi hartan %65,9 eta %45,1 izan baitziren, hurrenez hurren.













Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.: 49-945 01 75 49. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2004ko bigarren hiruhilekoan, ezkontza gutxiago izan ziren 2003ko aldi berean baino

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2004
Eguneratze data : 
2004/12/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002865_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali