2004/12/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2004KO AZAROA



Bidaiarien sarrerak zein gaualdiak %6 gehitu ziren 2004ko azaroan Euskal AEn


Urte hasieratik bidaiarien sarrerak %11 gehitu ziren, aurreko urteko aldi beraren aldean.


Euskal AEko ostalaritza-establezimenduetan, 133.817 bidaiari-sarrera erregistratu ziren 2004ko azaroan, Eustatek landutako datuen arabera. Zifra horiek erakusten dute %6 gehiago izan zirela aurreko urteko hil beraren aldean, hau da, 8.000 sarrera gehiago izan zirela. Hiru lurraldeetako bitan izan zuten bilakaera positiboa bidaiarien sarrerek: Bizkaian %12 eta Gipuzkoan %5 gehitu ziren, baina Araban %2 gutxitu ziren.


Estatuko bidaiarien sarrerak %9 gehitu ziren eta atzerriko bidaiarienak %2 urritu, Euskal AE osoan. Estatutik etorritakoek joera desberdinak izan zituzten hiru lurraldeetan: Bizkaian %14 hazi ziren eta Gipuzkoan %10. Araban, aldiz %1 gutxitu ziren. Atzerriko bidaiariek ere joera desberdinak izan zituzten lurraldeka: Bizkaian bakarrik gehitu ziren (%4), eta Gipuzkoan (%-8) eta Araban (%-3) gutxitu egin ziren.


Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren autonomia-erkidego gehienetakoak, baina batez ere Madrildik, Kataluniatik, Gaztela eta Leondik, Andaluziatik, Aragoitik eta Asturiastik etorritakoak. Gutxitu ziren bakarrak Gaztela-Mantxakoak, Galiziakoak, Errioxakoak eta Murtziakoak izan ziren. Atzerriko bidaiarien artean, igo egin ziren, besteak beste, Iberoamerikatik, Italiatik, Portugaldik eta Alemaniatik etorritakoak. Bestalde, gutxitu egin ziren, batez ere, Frantziatik, Erresuma Batutik eta AEB-Kanadetatik etorritakoak.


2004ko azaroan erregistraturiko gaualdiak 241.147 izan ziren, hau da, iazko azaroaren aldean %6ko gehikuntza eta ia 15.000 gaualdi gehiago. Gaualdiek ere urte arteko bilakaera desberdina izan zuten hiru lurraldeetan: %13 igo ziren Bizkaian eta %7 Gipuzkoan, baina nabarmen jaitsi ziren Araban (%-9).


Bidaiarien batez besteko egonaldiak berean iraun zuen Euskal AE osotara hartuta, hau da, bidaiariko 1,80 egunean mantendu zen. Batez besteko egonaldia, ostera, nabarmen laburtu zen Araban (1,75 egunetik 1,62ra), baina Bizkaian (1,79 egunetik 1,82ra) eta Gipuzkoan (1,84 egunetik 1,87ra) luzatu egin zen.


Plazakako zein gelakako betetze-mailak %5 eta %4 hobetu ziren, hurrenez hurren, iazkoen aldean, Euskal AE osotara hartuta. Hala ere, Araban adierazle horiek biak atzerakada handia izan zuten, Gipuzkoan eta Bizkaian hobekuntzak izan arren.


Nekazalturismoa: gutxitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%-4), baina apur bat gehitu ziren gaualdiak (%1), joan den azaroan


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 5.619 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan den azaroan, aurreko urteko hil berean baino %4 gutxiago: %16 ugaritu ziren Bizkaian, baina %13 eta %9 gutxitu ziren Gipuzkoan eta Araban, hurrenez hurren.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 12.032 izan ziren azaroan, 2003ko hil berean baino %1 gehiago. Urte arteko hazkunde-tasa positiboak izan ziren Araban (%8) eta Bizkaian (%4), baina Gipuzkoan ez, %3 gutxitu baitziren gaualdiak.


Bidaiariko batez besteko egonaldiak progresio nabarmena izan zuen Euskal AE osoan, 2003ko azaroarekin alderatuta. Orain dela urtebeteko 2,04 egunetik aurtengo 2,14 egunera pasa zen. Luzapenak Arabari eta Gipuzkoari eragin zien, baina Bizkaian adierazle horrek behera egin zuen, aurreko urteko datuen aldean.


Plazakako betetze-maila %5 jaitsi zen Euskal AE osoan eta gelakako betetze-maila ere %4 jaitsi zen. Adierazle biek atzera egin zuten Euskal AEko hiru lurralde historikoetan, Bizkaiko plazakako betetze-mailan izan ezik.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
DonostiaSan Sebastian kalea, 1. 01010 VitoriaGasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

1. taula: Hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak zein gaualdiak %6 gehitu ziren 2004ko azaroan Euskal AEn

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE DE 2004
Eguneratze data : 
2004/12/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002877_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali