HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Euskal AEko enpresek...

2004/12/17ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA -IGI- Enpresak 2004. urtea



Euskal AEko enpresek merkataritza elektroniko bidez egindako salmentak 3.702,5 milioira iritsi ziren 2003an


Erosketak, bestalde, 1.794,7 milioira iritsi ziren aldi berean.


Eustatek emandako datuen arabera, 2003an sarearen edo bestelako sistema elektronikoen (EDI, datu-truke elektronikoa, etab.) bidez sortutako negozio-bolumena salmentetan 3.702,5 milioi eurora iritsi zen eta erosketetan 1.794,7 milioi eurora.


Zifra horien arabera, aurreko urtearen aldean %30,7 gehitu ziren merkataritza elektroniko bidez egindako salmentak, aurreko urtean 2.833,7 milioira iritsi baitziren. Erosketak, berriz, %18,9 gehitu ziren, 2002an lortutako 1.509,5 milioietatik.






Informazio hori gehiago zehaztuta, argi ikusten da Araba izan zela salmentetan gehien fakturatu zuen lurraldea eta Bizkaia erosketetan gehien fakturatu zuena. Jarduera-adarraren arabera, salmentetan industria nabarmendu zen gainerako sektoreen aldean; erosketetan, industria eta zerbitzuak sektoreek antzerako zifrak lortu zituzten eta eraikuntzak ez zuen garrantzi handirik izan. Establezimenduen tamainari erreparatuta, 10 enplegatu edo gehiagokoek lortu zituzten emaitza nagusiak merkataritza elektronikoaren erabileran.


2003an merkataritza elektronikoa gehitu arren, pisu espezifiko txikia izaten jarraitu zuen Euskadiko enpresetan


Merkataritza elektronikoa egin zuten establezimendu-kopuruari dagokionez, hazi egin zen egin zutenen ehunekoa: %4,4 ziren 2002an, eta %5,1 2003an. Gehikuntza horrek bi arrazoi izan zituen: batetik, bide elektronikoetatik erosi zuten enpresak gehitu eta %4,3ra iritsi ziren; eta bestetik, neurri txikiagoan bada ere, bide beretik saldu zuten enpresak ere gehitu eta %1,4ra iritsi ziren.


Euskal AEn merkataritza elektronikoa egin zuten establezimenduak 8.700 bat izan ziren. Elektronikoak izan ziren euren erosketa guztien %17,4 salmenta guztien %20,6.


Tamaina kontuan hartuta, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresen %10,9k merkataritza elektronikoa egin zuten, %8,7k erosketa elektronikoak eta %3,7k salmenta elektronikoak.


2003an merkataritza elektroniko bidez egindako salmenten bezero-motari dagokionez, salmenta guztien %44 beste enpresa batzuetara saldu zen (B2B deritzon merkataritza), %54 kontsumitzaile partikularrei saldu zitzaien eta gainerako %2ak bestelako helburuak izan zituen, esaterako, administrazio publikoak (B2G).






Sare bidez egindako salmenten banaketari dagokionez, salmenten erdia baino gehiago (zehazki, fakturatutako guztizkoaren %56) Euskal AEko barne-merkaturako egin zen; salmenten %36 Estatuko gainerako tokietara joan zen; beste %5 EBra; eta, gainerako %3 munduko beste toki batzuetara.






Erosketen atalean, enpresek adierazi zuten jatorri nagusia Estatua izan zela, han egin baitziren erosketa elektronikoen %51. Ondoren, %32 erkidegoan bertan erosi zen, %10 Europar Batasunean eta %7 munduko beste toki batzuetan.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Jose Miguel Escalada
Tel.: 31-945 01 75 07. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko enpresek merkataritza elektroniko bidez egindako salmentak 3.702,5 milioira iritsi ziren 2003an

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN -ESI- Empresas Año 2004
Eguneratze data : 
2004/12/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002876_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali