HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2004/12/16ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE) 2004KO 3. HIRUHILEKOA



Euskal AEko esportazioak %18,1eko hazkunde nominala izan zuten 2004ko hirugarren hiruhilekoan



Inportazioak ere %26,7 igo ziren aldi horretan.


Euskal AEko esportazioak %18,1 hazi ziren 2004ko hirugarren hiruhilekoan, EUSTATek landutako datuen arabera. Guztizko bolumena 3.088,7 milioi eurora iritsi zen, iazko 2.615,3 milioien aldean. Euskal AEko esportazioek hirugarren hiruhileko horretan izandako hazkundeak berretsi egin du urtean zehar atzerrira egindako salmentek izandako bilakaera positiboa, esportazioek %16,6ko hazkundea metatu baitute joan diren bederatzi hilabeteetan.


Guztizko inportazioak %26,7 igo eta 3.079,3 milioi eurora iritsi ziren hirugarren hiruhilekoan. Inportazio ez-energetikoak bakarrik kontuan hartuta, hazkundea txikiagoa izan zen, %21,9 hazi baitziren aurreko urteko aldi beraren aldean. 2004ko lehenengo bederatzi hilabeteko metatuak %18,4ko hazkundea izan zuen, 2003ko aldi beraren aldean, eta %13,3koa produktu ez-energetikoetan.








Bi magnitudeen bilakaerak eraginda, merkataritza-superabitak atzera egin zuen eta 2003ko hirugarren hiruhilekoko 185,2 milioietatik aurtengo 9,4 milioira jaitsi zen. Ondorioz, esportazioek inportazioen gainean duten estaldura-tasa duela urtebeteko %107,6tik 2004ko hirugarren hiruhilekoko %100,3ra jaitsi zen.


Baina produktu energetikoak alde batera utzita, merkataritza-saldoa igo eta 592,5 milioi eurora iritsi zen 2004ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino 10 milioi pasa gehiago. Estaldura-tasa, bestalde, 2003ko hirugarren hiruhilekoko %130,8tik 2004ko %125,7ra pasa zen.


Europar Batasuna helburu duten esportazioak osotara hartuta, %15,3 hazi ziren eta hazkunde-tasak lortu zituzten Alemaniara (%33,8), Italia (%21,6), Erresuma Batura (%20,5), Irlandara (%75,1) eta Danimarkara (%23,7) bideratutakoek. Gure bezero nagusiak, Frantziak %3,3ko hazkunde neurritsuagoa izan zuen.


Europar Batasunetik etorritako inportazioek (%15,6) esportazioen antzerako hazkundea izan zuen eta batez ere Frantziatik (%26,6), Alemaniatik (%27,8) eta Italiatik (%18,2) etorritakoak gehitu ziren.


Muga-zergen taldeen artean, izandako hazkundeagatik nabarmendu ziren (petrolioaren prezioek izandako hazkundeak eraginda) produktu mineralak eta energetikoak, %34,7 hazi baitziren. Urte arteko hazkunde-tasengatik nabarmendu ziren, berriz, produktu kimikoak (%26,1), metalak eta euren manufakturak (%25,4) eta ekipo-ondasunak (%19,3). Azken bi taldeek esportazioen %70etik gora hartu zuten.


Inportazioetan eskema bera izan zen: %43,7 gehitu ziren produktu mineralak eta energetikoak, %38,4 metalak eta euren manufakturak, %30,7 ekipo-ondasunak eta %19,4 produktu kimikoak.


Esportazioetan, hazkunderik handiena Araban (%28,7) izan zen, gero Bizkaian (%17,2) eta bukatzeko, Gipuzkoan (%11,3). Arabako esportazioak garraio--materialaren salmentetan (%64,6) oinarritu ziren, Bizkaikoak metalen eta euren manufakturetan (%12,1) eta ekipo-ondasunetan (%12,6) eta Gipuzkoak metalak eta euren manufakturak (%37,4) eta ekipo-ondasunetan (%6,5).


Esportazioen atalean, hazkunde-tasarik handiena Bizkaiak izan zuen (%32,7), ondoren Arabak (%30,7) eta azkenik, Gipuzkoak (%11,2). Muga-zergen taldeen mugimenduak ia berdinak izan ziren inportazioetan eta esportazioetan, alde txiki jakin batzuk alde batera utzita.









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel.: +34-945 01 75 13. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %18,1eko hazkunde nominala izan zuten 2004ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º TRIMESTRE DE 2004
Eguneratze data : 
2004/12/16
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002873_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali