2004/12/02ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2004ko URRIA



Euskal AEko industri jarduera %2,5 hazi zen 2004ko urrian


2004ko lehenengo hamar hilabeteetako bilakaerak %3,5eko hazkundea izan zuen, 2003ko aldi beraren aldean.


EUSTATek landutako datuen arabera, 2004ko urrian, %2,5 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, urte arteko tasan. Balio absolututan, urte arteko aldakuntza %-4,9koa izan zen, urriak aurten hiru lanegun gutxiago izan dituelako iaz baino. 2004ko lehenengo hamar hilabeteetako hazkunde metatua %3,5ean kokatu zen balio homogeneotan, eta %3,8an bi ekitaldietako egutegiko aldeak kontuan hartu ezean.




2004ko urrian, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolututan, hots, aurtengo urriak iazkoak baino hiru lanegun gutxiago izan dituela kontuan hartu gabe, sektore hauei egokitu zitzaizkien: ehungintza eta jantzigintza (%6,9), papera, edizioa eta arte grafikoak (%4,0), energia elektrikoa, gasa eta ura (%1,6) eta kautxua eta plastikoa (%1,5) arloei, besteak beste. Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan zituzten: metalezko eta ez-metalezko meak (%-21,2), larruaren eta oinetakoen industria (%-21,0), ez-metalezko industria (%-16,7), bestelako manufakturak (%-15,4) eta elikagai-industria (%-13,8) arloek, batik bat.


Urteko lehenengo hamar hilabeteetan, aurreko urteko aldi beraren aldean, hazkunde-tasa handienak sektore hauei egokitu zitzaizkien: energia elektrikoa, gasa eta ura (%20,7), petrolioa fintzea (%10,5), material elektrikoa (%6,8), kautxua eta plastikoa (%6,0) eta garraio-materiala (%4,9) arloei, besteak beste. Tasa negatiboak, berriz, honako hauek besterik ez zituzten izan: larruaren eta oinetakoen industria (%-15,0), metalezko eta ez-metalezko meak (%-12,2), ez-metalezko industria (%-11,1) eta bestelako manufakturak (%-7,3) arloek.


Ondasunen helburu ekonomikoka, 2004ko urrian, jaitsi egin ziren kontsumo-ondasunen (%-2,7) urte arteko tasak; kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek hazkunde arina ekarri zuten (%0,5), baina hala ere, kontsumo-ondasun iraunkorren (%-8,3) jaitsierak eragin handiagoa izan zuen. Bitarteko ondasunen (%1,1) urte arteko tasak ere hazi egin ziren, energiarenak gehixeago (%3,7) eta bereziki, ekipo-ondasunenak (%6,4). Hori guztia urte arteko konparazioko datu homogeneotan.


Urteko lehenengo hamar hilabeteetan, balio absolututan, energiak %17,7ko hazkundea metatu zuen, ekipo-ondasunek %3,4koa eta bitarteko ondasunek %2,6koa, baina kontsumo-ondasunek %0,4ko gutxitzea. Azken horiek honela banatu ziren: kontsumo-ondasun iraunkorrak %-3,4ra iritsi ziren eta ez-iraunkorrak %1,1era.


Lurralde historikoka, Indize Orokorraren urte arteko bilakaerek erritmo desberdinak izan zituzten balio homogeneotan: %7,0 hazi zen Araban, %1,3 Bizkaian eta %1,3 Gipuzkoan. Urteko lehenengo hamar hilabeteetan hazkunde metatuaren tasa handienak Arabak (%8,3) lortu zituen, ondoren Bizkaiak (%2,8) eta azkenik Gipuzkoak (%1,6).






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %2,5 hazi zen 2004ko urrian

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
OCTUBRE DE 2004
Eguneratze data : 
2004/12/02
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002864_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali