2005/01/05eko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2004ko AZAROA



Euskal AEko industri jarduera %6,8 hazi zen 2004ko azaroan


2004ko lehenengo hamaika hilabeteetako metatua %4,3 hazi zen, aurreko urteko tasaren bikoitza baino gehiago.


EUSTATek landutako datuen arabera, 2004ko azaroan, %6,8 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, urte arteko tasan. Urteko lehenengo hamaika hilabeteetako balantzea %4,3ko hazkunde metatuarekin itxi zen (2003an %1,9koa). Egutegiaren eragina kontuan hartuta, balio homogeneotan, 2004ko azaroan %4,5ekoa izan zen urte arteko aldakuntza, eta urteko metatua %3,8ko tasara iritsi zen (2003an %2,0).




2004ko azaroan, urte arteko aldakuntzarik positiboenak, balio absolututan, sektore hauei egokitu zitzaizkien: energia elektrikoa, gasa eta ura (%15,6), garraio-materiala (%13,6), larruaren eta oinetakoen industria (%10,1) eta kimika-industria (%9,8) sektoreei, besteak beste. Urte arteko hazkunde-tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan zituzten: metalezko eta ez-metalezko meak (%-14,0), ez-metalezko industria (%-10,0) eta ehungintza eta jantzigintza (%-8,7),sektoreek, batik bat.


Urteko lehenengo hamaika hilabeteetan, aurreko urteko aldi beraren aldean, hazkunde-tasa handienak sektore hauei egokitu zitzaizkien: energia elektrikoa, gasa eta ura (%20,2), petrolioa fintzea (%9,0), garraio-materiala (%7,1), material elektrikoa (%7,0) eta makineria (%6,3) arloei, besteak beste. Tasa negatiboak, berriz, honako hauek izan zituzten: larruaren eta oinetakoen industria (%-13,4), metalezko eta ez-metalezko meak (%-12,5), ez-metalezko industria (%-11,0) eta bestelako manufakturak (%-7,1) arloek.


Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenean, 2004ko azaroan, kontsumo-ondasun ez-iraunkorren (%3,6) eta kontsumo-ondasun iraunkorren (%2,0) igoerek eraginda, igo egin ziren ekipo-ondasunen urte arteko tasa (%11,4), energiarena (%9,8), bitarteko ondasunena (%5,2) eta kontsumo-ondasunena (%3,1).


Urteko lehenengo hamaika hilabeteetan, balio absolututan, energiak %16,9ko hazkundea metatu zuen, ekipo-ondasunek %5,4koa eta bitarteko ondasunek %2,8koa. Kontsumo-ondasunak osotara %0,2 jaitsi ziren, honela banatuta: kontsumo-ondasun iraunkorrak %-2,9ra iritsi ziren eta ez-iraunkorrak %1,1era.


Lurralde historikoaren arabera, Indize Orokorraren urte arteko bilakaerek erritmo desberdinak izan zituzten; balio absolututan, %7,9 hazi zen Gipuzkoan, %7,0 Araban eta %5,6 Bizkaian. Urteko lehenengo hamaika hilabeteetan hazkunde metatuaren tasa handienak Arabak (%8,1) lortu zituen, ondoren Bizkaiak (%3,6) eta azkenik Gipuzkoak (%3,0).







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %6,8 hazi zen 2004ko azaroan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE DE 2004
Eguneratze data : 
2005/01/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002896_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali