HomeGaiakLehen sektoreaPrentsa Oharrak Euskal AEko lehen sektorean,...

2004/12/28ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI): lehen sektorea 2003. urtea



Euskal AEko lehen sektorean, 2003. urtean, informazio-teknologietako hornikuntzak ezartzen hasiak ziren oraindik



Lehen sektoreko enpresa gehienak oso txikiak direnez, zailago dute informazioaren eta komunikazioaren teknologietako hornikuntza gehiago izatea


Eustatek, Nekazaritza eta Arrantza Saileko estatistika-organoaren laguntzarekin, informazioaren gizarteari buruzko inkesta egin du lehen sektorean estreinakoz. Inkesta horren datuen arabera, Euskal AEn, 2003. urtean, informazio- eta komunikazio-teknologietako hornikuntzen ezarpena lehen fasean zegoen nekazaritza-enpresetan batik bat, eta, neurri txikiagoan, arrantza-enpresetan.


Euskal AEn, lehen sektoreko establezimenduen (nekazaritza-ustiategiak eta arrantza-ontziak) tamaina ez da nahikoa teknologia horiek erabiltzera bultzatzeko; izan ere, establezimendu horiek oso atomizatuta daude, establezimenduen % 97,8k 2 langile edo gutxiago baitute.


Telefono mugikorraren kasuan izan ezik (% 32,1ean erabiltzen da), gainerako oinarrizko hornikuntzak oso gutxi sartuak daude, haien tasek erakusten dutenez, ordenagailuak erabiltzeari dagokionez (% 5,5), posta elektronikoa izateari dagokionez (% 3,4) nahiz Interneteko konexioari dagokionez (% 3,6). Bestalde, ia ez dago webgunea duen enpresarik; izan ere, % 0,4 baino ez daude sarean.


Datu horiek euskal ekonomiako gainerako sektoreekin alderatzen baditugu, ikusten da lehen sektorea besteetatik oso urrun dagoela hornikuntza-mailan.





Lehen sektorean, arrantza-enpresek informazioaren eta komunikazioaren teknologietako hornikuntza gehiago dute nekazaritza-enpresek baino.


Lehen sektorearen barruan, hornikuntza-mailak oso ezberdinak dira nekazaritza-ustiapenak (nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza) eta arrantza-enpresak bereizten badira, azken horietan hornikuntzen ehunekoak askoz handiagoak baitira.


Nekazaritza-sektorean, teknologia horien erabilerak oso ehuneko txikiak ditu; hala, telefono mugikorrean ehuneko handiena du (% 31,8), eta posta elektronikoan txikiena (% 3,3), eta tartean ordenagailuak (% 5,1) eta Internet (% 3,6) daude. Arrantza-sektorean, aitzitik, ehunekoak handiagoak dira; hartara, telefono mugikorrak % 62,5 erabiltzen dira, % 8,8 posta elektronikoa, % 45,8 ordenagailuak, eta % 6,8 Internet.



Azkenik, baldin ustiategien eta itsasontzien tamaina hartzen bada kontuan (aldagai horrek funtsezko ezberdintze-elementu bat sartzen du), tamaina txikikoek, hau da, 0 eta 9 langile bitartean dutenek, oso hornikuntza gutxi dute. Hala, % 31,8k telefono mugikorra dute, eta % 3,3k posta elektronikoa, eta, tarteko ehunekoekin, % 5,1ek ordenagailuak dituzte, eta % 3,5ek Interneteko konexioa.


Ustiategi eta itsasontzi handietan (10 langile edo gehiago), aldiz, hornikuntzen batez bestekoak nahiko zifra handiagoak ditu. Hala, aurreko hurrenkera berean, % 83,9k telefono mugikorrak dituzte, eta % 29,8k posta elektronikoa, % 75,4k ordenagailuak dituzte, eta % 26,7 Interneteko konexioa.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: José Miguel Escalada
Tel.: +34-945 017 507. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko lehen sektorean, 2003. urtean, informazio-teknologietako hornikuntzak ezartzen hasiak ziren oraindik

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Lehen sektorea
Eragiketa kodea : 
222140
Periodikotasuna : 
Hiru urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN -ESI- sector primario. Año 2003
Eguneratze data : 
2004/12/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002891_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali