2004/12/23ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2004KO AZAROA




Industri prezioak %0,5 jaitsi ziren 2004ko azaroan



Industri prezioen urte arteko bilakaera (2004ko azaroa 2003ko azaroaren aldean) %7,0ra iritsi zen.


2004ko azaroan, Euskal AEko industri prezioak %0,5 jaitsi ziren EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, azaroko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %7,0 hazi zen. Bestalde, urteko lehen hamaika hilabeteetako industri prezioen bilakaera ere antzera hazi zen, %7,1 hain zuzen, aurreko abenduaren aldean.




Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2004ko azaroan, energia elektrikoa, gasa eta ura (%4,0), metalezko eta ez-metalezko meak (%2,7), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%0,5) eta metalgintza eta metalezko gaiak (%0,3) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauek izan zituzten: petrolioa fintzea (%-8,0), larruaren eta oinetakoen industria (%-1,8), elikagai-industria (%-0,5), eta kimika-industria (%-0,5) sektoreek.


Urte arteko aldian (2004ko azaroa, 2003ko azaroaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: petrolioa fintzea (%18,2), metalgintza eta metalezko gaiak (%16,7), metalezko eta ez-metalezko meak (%12,7) eta bestelako manufakturak (%3,5) sektoreei. Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan zituzten larruaren eta oinetakoen industria (%-4,3), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-1,4) eta zurgintza (%-0,3) sektoreetako prezioek.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, azaroan, sektore-talde handien prezioek bilakaera desberdinak izan zituzten: energia (%-4,5), ekipo-ondasunak (%-0,1), eta kontsumo-ondasun iraunkorrak (%0,0) eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak (%-0,3) barne hartzen dituzten kontsumo-ondasunak (%-0,2) jaitsi egin ziren; bitarteko ondasunak, aldiz %0,3 igo.


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek ere alde nabarmenak izan zituzten urte arteko aldian. Guztiek izan zituzten urte arteko gehikuntzak: energiaren prezioak %12,2 igo ziren, bitarteko ondasunenak %10,8, ekipo-ondasunenak %1,3 eta kontsumo-ondasunenak %1,6. Horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %1,4 igo ziren eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,7.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: 14-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak %0,5 jaitsi ziren 2004ko azaroan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002884_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali