HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotza gutxiago izan...

2004/12/10eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2004ko bigarren hiruhilekoa



Jaiotza gutxiago izan zen 2004ko bigarren hiruhilekoan, 2003ko aldi berean baino



4.908 ume jaio ziren 2004ko bigarren hiruhilekoan, eta horietatik %6,4 hirugarren eta ondorengo umeak izan ziren.



EUSTATek egiten duen Jaiotzen Estatistikako 2004ko bigarrren hiruhilekoko datuetan, 4.908 jaio ageri ziren, hots, aurreko urteko aldi berean baino %2 gutxiago. Lurraldez lurralde, Araban 724 haur jaio ziren, Bizkaian 2.548, eta Gipuzkoan 1.636.


Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2004ko bigarren hiruhilekoan jaioen erdiak baino gehiago, hots, 2.767 ume, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.826 ume (%37,2) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak %6,4ra iritsi ziren. Araban (%45,2), bigarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (% 43,6) baino handiagoa izan zen, eta hori lurralde historiko horretan baino ez zen gertatu.



Lau jaiotzatik hirutan amak 30 urtetik gora zituen



Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 3034 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela, eurak baitira erditzen direnen ia erdiak. Ondoren, goragoko taldea dago, hau da, 3539 urte artekoa (%25,6) eta 2529ko taldea beherago geratu da, erditzeen %18,5 ekarri baititu. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatu zirenak %5,3 izan ziren, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %3,9 besterik ez zuen ekarri.



Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %21,2 hartu zuten eta puntu bat igo ziren 2003ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Araba (%19,8) izan zen Euskal AE osoko balioa baino txikiagoa izan zuen lurralde bakarra. Talde horren erditze-adina haurrak eduki zituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa izan zen. Izan ere, ama ezkongabeen %17,8 14 eta 24 urte bitartekoak izan ziren.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martin Gonzalez Hernandez
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotza gutxiago izan zen 2004ko bigarren hiruhilekoan, 2003ko aldi berean baino

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2004
Eguneratze data : 
2004/12/10
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002866_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali