HomeGaiakMigrazio mugimenduakPrentsa Oharrak Euskal AE barruan udalerriz...

2004/12/01eko prentsa-oharra

BIZTANLERIAREN ETA ETXEBIZITZEN ZENTSUAK. Migrazio-mugimenduak. 2001. URTEA



Euskal AE barruan udalerriz aldatu zirenak %12 gehitu ziren 1996 eta 2001 artean


Euskal AEko biztanleen erdiek euren jaioterria ez den udalerri batean dute egoitza


Euskal AEko biztanleria egoiliarraren %46,4 euren jaioterrian bizi da, hau da, sedentarioak dira. Gainerakoen artean, %31 Euskal AEko beste udalerri batetik etorritakoak (barne-migratzaileak) dira eta %22,6 beste autonomia-erkidegoren batetik edo beste herrialderen batetik etorritakoak (migratzaileak) dira.



Datu horiek 1996koekin alderatuta honakoak ageri dira: biztanleria sedentarioa %6,8 urritu da, barne-migratzailea %12 hazi da eta inmigratzaileak %3,5 gutxitu dira. Lurralde historikoka, biztanleria sedentarioa %5,5 gutxitu da Araban, %7 Gipuzkoan eta %9 Bizkaian.


Barne-migratzaileak %16 gehitu dira Araban, %15 Gipuzkoan eta %10 Bizkaian.


Bizkaian eta Gipuzkoan beste autonomia-erkidegoetatik edo herrialdeetatik etorritakoak %5 eta %4,4 gutxitu dira, hurrenez hurren. Araban, ostera, %3 gehitu dira. Gainerako autonomia-erkidegoetatik etorritako inmigratzaileak murriztu egin dira, beste herrialdeetatik etorritakoak gorantz egiten ari delako.


Azken 10 urteotan Euskal AEra 83.959 pertsona etorri dira kanpotik


1992 eta 2001 artean 83.959 pertsona etorri dira Euskal AEra. %50,5ek Bizkaian dute egoitza, %28,6k Gipuzkoan eta %20,9k Araban. Batez beste 5,2 urte gutxiago dituzte (36,6) biztanleria guztiak baino. %53,7 biztanle aktiboak dira eta Euskal AEn %47.


Euskal AEko familien erdia baino gehiago bertan jaiotako kideek osatutakoak dira, eta familien herena dira, bertan jaiotakoek kanpotik etorritakoekin osatutakoak


1991n %44,6 ziren Euskal AEn jaiotakoek osatutako familiak eta 2001ean %52,1. Familia mistoak, hau da, kide batzuk bertan jaioak eta beste batzuk etorritakoak dituztenak %43tik %33,5era murriztu dira. Kide guztiak kanpoan jaioak dituzten familiak, aldiz, apur bat ugaritu dira 1991ko %12,3tik 2001eko %14,4ra.


Dena dela, jaiotzaren araberako osaerak ez du funtsezko aldaketarik izan: 1991n, biztanleria egoiliarraren %71 Euskal AEtik kanpo jaiotakoa zen eta 2001ean %72,9. Atzerriko herrialdeetan jaiotakoak Espainiako probintzien zerrendan jarriz gero, hamaikagarren postuan (25.358 pertsona) zeuden 1991n eta 2001ean, aldiz, bigarrenean (49.401 pertsona). Burgos da lehenengo postuan dagoen probintzia, izan ere Burgosen jaiotako 65.728 lagun bizi ziren Euskal AEn 2001ean eta berau da bertako gehien Euskal AEn bizi dituen probintzia. Burgosen eta atzerriko herrialdeetan jaiotakoen ondoren, Caceresen (39.060), Salamancan (33.165) eta Nafarroan (30.329) jaiotakoak ditugu. 2001ean Euskal AEn bizi ziren nafarrak gehiago ziren Nafarroako bigarren udalerrian, hots, Tuteran bertan bizi zirenak baino.


Kanpokoan jaiotako egoiliarren jatorriko autonomia-erkidegoa kontuan hartuta, Gaztela eta Leon dugu lehen postuan, hangoak baitira 218.387 biztanle, bigarrenean Extremadura, hangoak baitira 218.387 eta hirugarrenenean Galizia, hangoak baitira 55.125.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Jesús Rodríguez Marcos
Tel.: +34-945 01 75 31. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AE barruan udalerriz aldatu zirenak %12 gehitu ziren 1996 eta 2001 artean

Eragiketa : 
Migrazio-mugimenduen estatistika
Eragiketa kodea : 
010311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
CENSOS DE POBLACIÓN Y VIVIENDAS. Movimientos Migratorios AÑO 2001
Eguneratze data : 
2004/12/01
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002863_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali