2004/12/30eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2004KO AZAROA



Euskal AEko eraikuntzako kostuek % 0,2 behera egin zuten, 2004ko azaroan



Azken hamabi hilabetean (2004ko azaroa, 2003ko azaroaren gainean), eraikuntzaren kostuak % 7,3 handitu dira.


2004ko azaroan, aurreko hilaren aldean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea % 0,2 jaitsi zen, Eustatek landutako datuen arabera. Azaroko urte arteko tasa % 7,3koa da; % 3,8 hazi da lan-eskuaren kostua, eta % 9,0 lehengaien kostua.



Lehengaien kostuak % 0,3 jaitsi dira aurreko hilaren aldean: eraikinak azpisektorekoak % 0,3 beheratu dira, eta obra zibila azpisektorekoak % 0,6. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran, kontsumitzen dituzten lehengaiei dagokienez, ikusten da biek nahiko bide homogeneoak egin dituztela: eraikuntza eta obra zibila azpisektoreetan, lehengaien kostuak % 9,2 eta % 8,3 igo dira, hurrenez hurren.


Azaroan, lehengai hauek izan dira euren prezioetan hazkunderik handienak izan dituztenak: energia elektrikoa (% 4,9), bulegoko materiala (% 1,1), beira (% 0,7), metalezko hodiak (% 0,6) eta karea, igeltsua eta eskaiola (% 0,4). Aitzitik, prezioetan murrizketak izan dituzte petroliotik eratorriak (% -8,0), asfaltozko produktuak (% -8,0), olioak eta koipeak (% -1,6) eta burdina eta altzairua (% -0,7) lehengaiek, besteak beste.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabetean, hauek izan dira inflazio-tasarik handienekoak: metalezko hodiak (% 43,1), burdina eta altzairua (% 39,1), asfaltozko produktuak (% 24,8), petroliotik eratorriak (% 18,2) eta zementutik eratorritako gaiak (% 9,8), batik bat. Bestalde, murrizketak izan dituzte urte arteko prezioetan (2004ko azarokoak, 2003ko azarokoekin alderatuta) lehengai hauek: beira (% -1,7), bulegoko materiala (% -1,0), energia elektrikoa (% -0,8) eta zura eta kortxoa (% -0,3) lehengaiek, alegia.









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 017 506. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzako kostuek % 0,2 behera egin zuten, 2004ko azaroan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
NOVIEMBRE DE 2004
Eguneratze data : 
2004/12/30
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002895_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali