2005-03-30eko prentsa-oharra

BIZTANLERIA ETA ETXEBIZITZA ZENTSUAK. Etxebizitzak, 2001. urtea


1996 eta 2001 urteen artean 11.600 etxebizitza gehiago egon da urtean


Etxebizitzen %10,2 hutsik egon dira; ehuneko hori autonomia erkidego guztietako txikiena izan da, eta Estatu osoko ehunekoa baino 3,8 puntu txikiagoa izan da.


1991 eta 2001 urteen artean Euskal Autonomia Erkidegoan 104.240 etxebizitza gehiago egon dira; izan ere, eta EUSTATen datuen arabera, 1991 eta 1996 bitartean urtean 9,272 etxebizitza gehiago egon da eta 1996 eta 2001 bitartean hazkunde hori areagotu egin da, urtean 11.576 etxebizitza gehiago egon direlako.


1991 eta 2001 urteen artean EAE osoan izan den hazkundearen %45,1 Gipuzkoan eman da, Bizkaian %38,9 eta gainerako %16 Araban.


Espazioaren arabera, egoitzen parkearen bilakaerak bizitasun ezberdinak izan ditu. Hain zuzen, eskualde batzuek hazkunde handia izan dute: Vitoria-Gasteizek (%32,8 Gorbeia inguruko mendietan eta %17,1 Arabako haranetan), Donostia-San Sebastianek (%29,9 Urola Kostan eta %22,5 Bidasoa Behean) eta Bilbok (%20,6 Plentzia-Mungian eta %16,2 Durangaldean).


Bestalde, Markina-Ondarroa eta Bilbo Handia izan dira etxebizitza kopurua gutxien gehitu duten eskualdeak, 10 urtetan %8ko hazkundea baino ez dute izan eta.


Donostia-San Sebastian izan da azken 10 urteotan egoitzen parkea gehien handitu duen hiriburua; %17,3 hazi da.


1991 eta 2001 urteen artean Donostia-San Sebastian izan da gehien hazi den hiriburua, %17,3ko hazkundearekin (11.429 famili etxebizitza gehiago); gero Vitoria-Gasteiz %16ko hazkundearekin (11.990 etxebizitza gehiago) eta, azkenik, Bilbo da hiru hiriburuon artean hazkunde txikiena izan duena %6,6ko hazkundearekin (9.106 etxebizitza gehiago).


Udalerrika, Irun da hazkunde handiena izan duena (3.699 etxebizitza gehiago), gero Zarautz (3.361 gehiago) eta Eibar (2.525 gehiago).


Zentsua egin zenean 83.604 etxebizitza hutsik zeuden, %10,2; tasa hori autonomia erkidego guztien artean txikiena izan da.


Zentsua egin zenean etxebizitzek zein erabilera zuten kontuan hartuta aztertzen bada etxebizitzen parkea, 2001. urtean etxebizitza guztien %85,1 ohiko etxebizitzarako erabiltzen zela ikusiko da, hau da, 1996. urtean baino ia 2 portzentaje-puntu gehiago eta 1991. urtean baino ia 3,8 gehiago. Etxebizitzen zentsu osotik %10,2 hutsik daude (83.604) edo aldizkako erabilerak dituzte (5.541), eta %4,7 bigarren etxebizitzak dira. Azken hauek %4,5 hasi dira 10 urtetan, 1.809 etxebizitza gehiago baitaude.


Araban dago etxebizitza hutsen portzentaje txikiena: guztirakoaren %8,4; gero Bizkaia %9,9arekin eta azkenik Gipuzkoa %11,3arekin. Halaber, Araba izan da bere egoitzen parkea gehien optimizatu duen lurraldea: etxebizitza hutsen tasa 5,1 portzentaje-puntu murriztu du. Bizkaiak 3,4 murriztu du tasa hori eta Gipuzkoak 2,9.


Bilakaera horren ondorioz Espainiako autonomia erkidego guztien artean erabilera-tasa handieneko parkea daukagu; izan ere, Estatuan zazpi etxebizitzatatik bat hutsik dago (%14) eta EAEn hamar etxebizitzetatik bat. Etxebizitza hutsen tasa txikienak dituzten beste autonomia batzuk Ceuta (%11,2arekin), Madrilgo erkidegoa (%11,7arekin) eta Aragoi (%12,5arekin) dira. Ceuta eta Melilla kenduta, bigarren etxebizitzen portzentaje txikiena duen erkidegoa ere bada: etxebizitza mota horietako gutxien dituzten erkidegoen (Asturias %93 eta Madril %9,8) portzentajearen erdia du.


EAEko familien %17,3ak bigarren egoitza bat du; horien %73ak EAEtik kanpo du bigarren egoitza eta azken hauetatik 1.225 familiak atzerrian. EAEko bigarren etxebizitzen %14,3 Erkidegokoak ez diren egoiliarrek betetzen dituzte.


EAEko familien %17,3ak bigarren etxebizitza bat dauka (129.449 familiak), baina etxebizitza horietako %27 bakarrik dago EAEn. 1.225 familiak atzerrian du bigarren egoitza; familia horietako erdia gipuzkoarra da eta Frantzian du bigarren etxebizitza. EAEko bigarren etxebizitzen %14,3 Erkidegokoak ez diren egoiliarrek erabiltzen dituzte.


1991tik 2001. urtera bitartean, etxebizitza bakarreko 12.263 eraikin gehiago kontabilizatu dira, denboraldi horretan etxebizitza guztiek izan duten hazkundearen %11,8 suposatzen duena; era berean, etxebizitza biko 4.297 eraikin kontabilizatu dira. Alabaina, oraindik 3-10 etxebizitza dituzten eraikinak dira nagusi (parke osoaren %30,6), baita 11-20 etxebizitza dituztenak ere (%30,9).


EAEko batez besteko etxebizitzaren antzinatasuna 35,3 urtekoa da eta azalera erabilgarria 85,8 metro karratukoa.


Parkearen batez besteko antzinatasuna 35,3 urte ingurukoa da: Araban 30,9 urtekoa, Gipuzkoan 35,6koa eta Bizkaian 36,3koa.


Famili etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 85,8 metro karratukoa da; izan ere, azken 10 urteotan metro bat eta zerbait gehiago gehitu da azalera hori. Araban daude etxebizitza handienak, batez beste 90,2 metro karratu baititu; Gipuzkoak, ordea, 86 metro karratuko azalera du batez beste eta Bizkaiak 84,5.


Sopelana, Berango, Irura, Getxo eta Elorrion daude Erkidegoko osoarekin erkatuta erosotasun-indize handiena duten etxebizitzak.


Arabako etxebizitzek dute (100etik 74,7 punturekin) erosotasun-indize handiena; horrela, eraikitzean etxebizitzaren egitura (azalera, antzinatasuna, gela eta bainugela kopurua) eta horren ekipamenduak (gasa hodi bidez, telefono finkoa, e.a.) hartzen dira kontuan. Arabakoen atzetik Gipuzkoako etxebizitzek dute erosotasun-indize handiena (71,4 punturekin) eta azkenik Bizkaikoek (69,1 punturekin).


Etxebizitza erosoenak Sopelanan daude (82,8ko erosotasun-indizearekin) eta gero Berangon (81eko indizearekin), Iruran (78,7ko indizearekin), Getxon (77,8ko indizearekin) eta Elorrion (77,4ko indizearekin). Hiriburuen artean Vitoria-Gasteizek du puntuaziorik altuena (76,8), gero Donostia-San Sebastianek (74,1) eta azkenik Bilbok (70,1).


2001. urteko zentsuan egiaztatu bezala, gasak garrantzi izugarri izan du berogailuko erregai moduan: 1991. urtean, berogailua zuten etxebizitzen %18,7ak bakarrik zuen erregai hori, 2001. urtean, ordea, portzentaje hori %51,1koa izan da (371.046 etxebizitza). Aitzitik, elektrizitatea %57,2tik %31,6ra igaro da 2001. urtean. 19.384 etxebizitzetan ikatza eta horren eratorriak kendu dira, baina oraindik 4.203 etxebizitzatan erabiltzen jarraituko da.


Alokairuko etxebizitzen portzentajeak 2,9 puntu galdu ditu 10 urtetan; egoitzen parkearen %7 izanik.


Famili etxebizitzen artean 10etik ia 9 (%89,5) egoiliarrenak dira, baina herenak baino zerbait gehiagok oraindik etxebizitza ordaintzen jarraitzen du. Azken horien taldea sei portzentaje-puntu gehiago hazi da 1991 eta 2001 urteen artean. 2001. urteko azkenaldian alokairuen parkea 52.448 etxebizitzara gehitu da (guztirakoaren %7). Hamar urte lehenago 62.395 etxebizitza zeuden egoera horretan, hau da, parkearen %9,9.


Gipuzkoan izan da beherapen hori nabarmenagoa; lurralde honetan alokairuko parkea %12koa zen 1991. urtean baina egun %7,8koa da. Bizkaiak 2,5 portzentaje-puntu galdu ditu, %6,8ra iristeraino. Horrela, Araban izan da beherapen txikiena (1,5 portzentaje-puntu), baina bai lehen eta bai 2001. urtean ere parke txikiena izaten jarraitzen du, %6,1.


Etxebizitzen %30,9ak kanpoko zaraten arazoak ditu hurbilean


EAEko etxebizitza gehienen ingurumen-arazoak kanpoko zaratengatik ematen dira. Kasu horien %30,9 inguruko garbitasun ezagatik sortzen da, %23,3 eta bostetik batek (%19) kutsadura motaren bat du. EAEko etxebizitzen %5,5ak (41.510 etxebizitzak) hiru arazo horiek aldi berean ditu. Aitzitik, erdiak bakarrik (%52,2) ez du arazo horietako bat ere. Aipatu hiru arazoak dituzten etxebizitzen portzentaje handiena Bizkaikoa da (etxebizitzen %6,9); Araba eta Gipuzkoan gutxi gorabehera etxebizitzen %4ak ditu arazo horiek.


Ortuellako etxebizitzen %19,7ak zaratak, kutsadura eta zikintasuna ditu inguruan; hauxe da arazo horiek dituzten inguruneetatik portzentaje handiena duen udalerria. Gero Pasaia (%15,2) eta Barakaldo (%14,5) daude. Pasaian San Juan Ensanche eta San Pedro Azkuene dira auzorik kaltetuenak, %21,9 eta %15,9 etxebizitza ukituta hurrenez hurren. Barakaldon, ingurumenari dagokionez arazo handienak dituzten auzoak Lutxana (%35,3 etxebizitza kaltetuta), Burtzeña (%35,1) eta El Regato (%30,3) dira.


Bilbok ere erkidegoko batez bestekoa gainditzen du, %7,7arekin. Bilbon, hain zuzen, jarraian ematen diren auzoetan ikus daitezke ingurumenaren gaineko aipatu hiru arazo horiek: Erriberako etxebizitzen %34an, Bilbo Zaharreko etxebizitzen %24,1n eta San Frantziskoko %20,2an.


Erkidegoan hiru arazoak dituzten 215 udalerrik etxebizitzen %5,5etik beherako batez bestekoa dute, gainerako 35ek batez besteko hori gainditzen dute.


Auzokoen %28,5ak berdegune gehiago nahi ditu etxebizitzen inguruan


Erkidegoko etxebizitzen %11,9ko auzokoek komunikazio txarrak dituztela uste dute, horietako %28,5ak berdegune gehiago nahi ditu eta %13,1k bere inguruan delinkuentzia ugari dagoela pentsatzen du. Guztirakoaren %1,3ak, gutxi gorabehera 9.506 etxebizitzak, hiru arazoak ditu.


Bizkaitarrak dira berdegune gehiago eskatzen dituztenak (%34,8), gero arabarrak (%10,5) eta gipuzkoarrak (%25,6). Azken hauek, gainera, delinkuentzia gutxiago jasaten dute (%9,3); bizkaitarrek, ordea, %15,5 eta arabarrek (%13,3).



Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Jesús Rodríguez Marcos
Tlf:+34-945-01 75 31 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

1996 eta 2001 urteen artean 11.600 etxebizitza gehiago egon da urtean

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak
Eragiketa kodea : 
010152
Periodikotasuna : 
Hamar urtekoa
Denbora arloa : 
CENSOS DE POBLACIÓN Y VIVIENDAS. Viviendas AÑO 2001
Eguneratze data : 
2005/03/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002990_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali