HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2003an 19.267 jaiotza...

2005/03/02ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2003




2003an 19.267 jaiotza erregistratu ziren, aurreko urtean baino %6,3 gehiago



Jaiotzen kopuruak gora egiten jarraitzen du, eta atzeratu egin da ama izateko adina



EUSTATen datuen arabera, 2003. urtean, Euskal AEn 19.267 jaiotza izan ziren, 2002an baino %6,3 gehiago, alegia. Araban izan zen gehikuntzarik handiena (%8,1), ondoren Gipuzkoan (%7,9) eta azkenik Bizkaian (%4,6).



Jaiotzak mila biztanleko 9,4 izan ziren, 1960ko hamarkadako milako 20 haietatik oso urruti. Kopururik handiena Gipuzkoan da (‰10,2), ondoren Araban (‰9,4) eta azkenik Bizkaian (‰8,9).



1976tik aurrera, jaiotzek beheranzko joera nabarmena izan zuten; joera hori, dena dela, moteldu egin zen 80ko urteen amaieran, eta 1994an heldu zen mailarik apalena. 2003ko zifrek berretsi egin dute 1995ean abiatutako jaiotza tasen goraldia.



2003an umea izan zuten lau emakumetatik hiruk hogeita hamar urte edo gehiago zituen. Talderik ugariena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeena da, jaiotza guztien %45,9 eman baitu. Beste alde batetik, 2002. urtearekin alderatuta, handitu egin da 35 urtetik gorako amen taldea (%29,7), eta berriz ere 2529 bitarte urteko taldea (%18,8) baino handiagoa da.



Azken hamar urteotan, 30 urtetik beherako adin-talde guztiek pisua galdu dute, batez ere 25 urtetik 29rako adin-taldeak, 13 ehuneko-puntu galdu baititu. Aitzitik, bikoitzera gehitu da 35 edo urte gehiagorekin ama izan direnen taldea.



Jaiotza ordenari begiratuz gero, 2003. urtean lehen seme-alabak %58 baino gehiago izan ziren, aurreko urtean gertatuaren antzera. Hirugarren eta ondorengo seme-alabak, ordea, %5,8 besterik ez ziren izan.



2003.urtean, guraso ezkongabeak zituztela jaiotakoak 3.830 izan ziren. Bestela esanda, halakoak izan ziren jaiotzen %19,9, hots, 2002an (%18) baino gehiago. Gipuzkoa izan zen Euskal AE osoak baino balio handiagoak izan zituen lurralde bakarra, eta hazkunderik handiena izan zuena: 2002an %17,6 ziren, eta 2002an %20,5.


Erditzeak 18.931 izan ziren: horietatik 18.536, bakunak; 377, bikoitzak; 16, hirukoitzak eta 2 laukoitzak.



2003an jaioen artean, 100 emakumeko 108 gizonezko izan zen sexuen arteko erlazioa. Batez beste, 3.284 gramoko pisua izan zuten gizonezkoek; eta emakumezkoek, 3.168 gramokoa.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.: +34-945 01 75 49. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsaoharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2003an 19.267 jaiotza erregistratu ziren, aurreko urtean baino %6,3 gehiago

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2003
Eguneratze data : 
2005/03/02
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002925_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali