HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2004ko hirugarren hiruhilekoan,...

2005/03/14ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2004ko hirugarren hiruhilekoa




2004ko hirugarren hiruhilekoan, ezkontza gutxiago izan ziren 2003ko aldi berean baino



Araban %15 gutxitu ziren, Bizkaian %3,7 eta Gipuzkoan %1,1, 2003ko hirugarren hiruhilekoaren aldean



2004ko uztailean, abuztuan eta irailean 3.360 ezkontza kontatu ziren Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino %4,3 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Lurralde historiko guztietan jaitsi ziren aurreko urteko aldi beraren aldean. Bizkaitarrek 1.709 ezkontza ospatu zituzten, %3,7 gutxiago; gipuzkoarrek 1.074 ezkontza, %1,1 gitxoago eta arabarrek 410 ezkontza, aurreko urteko aldi berean baino %15,1 gutxiago. Euskal AEtik kanpo bizi zirenen artean 167 ezkontza izan ziren.



Uztaila da ezkontzeko hilabeterik gustukoena



Uztailean ospatu ziren ezkontza gehien (1.502), irailean 1.389 izan baitziren. Oraingoan ere, abuztuan ospatu ziren ezkontza gutxien (469).



Hiruhileko horretan nabarmen hasi ziren Elizan ospatu ziren ezkontzak. Neguko hilabeteetan ezkontzen erdia baino gehiago zibilak izan ziren arren, hiruhileko honetan ospakizunen %65,8 erlijiosoak izan ziren, aurreko urtearen aldean %12 gutxiago izan baziren ere. Araban ezkontza kanonikoak %62,9 izan ziren, Gipuzkoan %62,5 eta Bizkaian %67,6.



2004ko hirugarren hiruhileko horretako 3.360 ezkontzetan, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten 3.228 gizonezko eta 3.309 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 3.047 senarrentzat (%94,4), lehen ezkontza izan zen; 17 alargun eta 164 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehen ezkontza zuten emakumeen ehunekoa eta gizonezkoena antzekoak izan ziren: aurretik ezkongabeak ziren emakumeak 3.126 (%94,5) izan ziren; alargunak, 18; eta dibortziatuak, 165.



Ezkontideek eztei-egunean zuten adinari erreparatuta, senarren artean, %65ek 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %45,3k.









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.: 49-945 01 75 49. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2004ko hirugarren hiruhilekoan, ezkontza gutxiago izan ziren 2003ko aldi berean baino

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2004
Eguneratze data : 
2005/03/14
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002950_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali