2005/03/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2005eko OTSAILA



Bidaiarien sarrerak %1 jaitsi ziren 2005eko otsailean



Bidaiarien sarrerak %4 gutxitu ziren 2004ko otsailaren aldean



Eustatek eskainitako datuen arabera, 2005ko otsailean 108.718 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 1.700 sarrera gutxiago, hots, %1 gutxiago. Gipuzkoan bidaiari-sarrerak nabarmen igo ziren urtebete lehenago (%29), baina otsailean %10 jaitsi ziren. Araban galera txikiagoa izan zen (%-1) eta Bizkaian, berriz, %6 igo ziren, aurreko urteko hil beraren aldean.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak %1 igo ziren, eta atzerriko bidaiarienak %8 jaitsi. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua %11 igo zen Bizkaian, baina %10 jaitsi zen Gipuzkoan eta %1 Araban. Atzerritarrak, aldiz, hiruretan gutxitu ziren: %9 Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %1 Araban.


Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren, besteak beste, Kataluniatik, Galiziatik, Aragoitik eta Murtziatik etorritakoak. Gutxitu egin ziren batez ere Nafarroatik, Gaztela-Mantxatik eta Asturiastik etorritakoak. Atzerritarren artean, zertxobait igo ziren Frantziatik, Belgikatik, Holandatik, Alemaniatik eta EBkoa ez den Europatik etorritakoak; baina nabarmen jaitsi egin ziren Erresuma Batutik eta Portugaldik etorritakoak, besteak beste.


2005eko otsailean 190.202 gaualdi erregistratu ziren, hau da, iazko otsailean baino %4 gutxiago, 7.000 gaualdi gutxiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Araban eta Bizkaian, %3 eta %4 igo baitziren, hurrenez hurren; baina, Gipuzkoan %15 jaitsi ziren.


Euskal AE osotara hartuta, bidaiarien batez besteko egonaldia 2004ko otsaileko 1,79 egunetik aurtengo otsaileko 1,75 egunera pasa zen, indize horrek Gipuzkoan eta Bizkaian (%-6 eta %-2, hurrenez hurren) izandako jaitsierek eraginda. Araban luzatu egin zen, 1,69 egunetik 1,75era.

Plazakako betetze-maila %3 jaitsi zen, eta iazko otsaileko %36,98tik aurtengo otsaileko %35,84ra pasa zen. Jaitsiera hori Gipuzkoan (%-8) eta Bizkaian (%-3) egiaztatu zen, baina Araban %8 igo zen.



Nekazalturismoa: jaitsi egin ziren bidaiarien sarrerak (%-11) eta gaualdiak (%-10)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 4.679 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan den otsailean, aurreko urteko hil berean baino %11 gutxiago: %36 murriztu ziren Araban, %8 Gipuzkoan, eta %2 Bizkaian. Estatutik etorritako bisitariak %12 gutxitu ziren Euskal AEn: 37% gutxiago izan ziren Araban, %8 gutxiago Gipuzkoan %3 gutxiago Bizkaian. Atzerritik etorritakoak %1 gutxitu ziren Euskal AE osoan: Gipuzkoan %10 jaitsi ziren, baina %59 gehitu ziren Araban, eta %9 Bizkaian.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 10.396 izan ziren otsailean, 2004ko hil berean baino %10 gutxiago, eta urte arteko jaitsiera-tasak izan ziren lurralde guztietan: Araban %40 gutxitu ziren, Bizkaian %6 eta Gipuzkoan %2.


Bidaiariko batez besteko egonaldia apur bat luzatu zen Euskal AE osoan, 2004ko otsailaren aldean: duela urtebete 2,19 egunekoa zen; eta, azken otsail honetan, 2,22koa. Bilakaera positibo hori Gipuzkoan bakarrik izan zen (%7), Araban %7 laburtu baitzen eta Bizkaian %3.


Plazen betetze-maila, azkenik, %13 jaitsi zen, lurralde guztietan izandako galeren ondorioz. Batez ere Araban (%-44) jaitsi zen, Bizkaian eta Gipuzkoan %5eko jaitsiera neurritsuagoak izan baitzituzten.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Perez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

1. taula: Hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %1 jaitsi ziren 2005eko otsailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO DE 2005
Eguneratze data : 
2005/03/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002984_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali