2005/02/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2005eko URTARRILA



Bidaiarien sarrerak %3 gehitu ziren 2005eko urtarrilean



Gaualdiak, berriz, %6 ugaritu ziren, 2004ko urtarrilaren aldean



Eustatek eskainitako datuen arabera, 2005eko urtarrilean, 97.166 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel--establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 3.000 sarrera gehiago, hau da, %3 gehiago. Bidaiari-sarrerak batez ere Bizkaian (%7) gehitu ziren; Araban eta Bizkaian, ostera, aurreko urteko balio ia berak izan zituzten (%0).


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerak %6 igo ziren, eta atzerriko bidaiarien kopurua proportzio berean jaitsi zen (%-6). Estatutik etorritako bidaiarien kopurua lurralde guztietan igo zen: Bizkaian %12, Araban %2 eta Gipuzkoan %1. Atzerritarrak, aldiz, hiruretan gutxitu ziren: Bizkaian %8, Araban %7 eta Gipuzkoan %4.


Estatutik etorritako bidaiarien artean, gehitu egin ziren besteak beste, Madrildik, Aragoitik, Asturiastik eta Nafarroatik etorritakoak. Gutxitu egin ziren, batez ere, Kataluniatik, Galiziatik eta Andaluziatik etorritakoak. Atzerrritarren artean, zertxobait igo ziren Frantziatik, Belgikatik, Irlandatik eta EBkoa ez den Europatik etorritakoak; jaitsi egin ziren besteak beste, Erresuma Batutik, Portugaldik eta Alemaniatik etorritakoak.


Gaualdiak, 2005eko urtarrilean, 174.939 izan ziren, aurreko urteko urtarrilean baino %6 gehiago, hots, ia 10.000 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten Gipuzkoan (%10) eta Bizkaian (%6); baina Araban %4 gutxitu ziren.


Euskal AE osotara hartuta, bidaiarien batez besteko egonaldia 2004ko urtarrileko 1,75 egunetik hil honetako 1,80 egunera pasa zen, indize horrek Gipuzkoan (%10) izan zuen gorakadak eraginda. Araban laburtu egin zen, 1,77tik 1,69ra; eta Bizkaian, ia mantendu egin zen (1,82 egunetik 1,81era).

Plazakako betetze-maila %1 igo eta iazko urtarrileko %30,68tik aurtengo urtarrileko %31,13ra pasa zen. Hobekuntza Gipuzkoan (%8) izan zen, baina Araban %4 gutxitu zen eta Bizkaian %1.



Nekazalturismoa: gutxitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%-16), baina apur bat gehitu gaualdiak (%1)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 3.150 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan den urtarrilean, aurreko urteko hil berean baino %16 gutxiago: %22 murriztu ziren Gipuzkoan, %18 Araban, eta %4 Bizkaian. Estatutik etorritako bisitariak %16 gutxitu ziren Euskal AEn: 20 Gipuzkoan, %17 Araban, eta %8 Bizkaian. Atzerritik etorritakoak %8 gutxitu ziren Euskal AE osoan: Gipuzkoan eta Araban jaitsi egin ziren, %42 eta %30, hurrenez hurren; Bizkaian, ordea, %55 gehitu ziren.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 8.967 izan ziren urtarrilean, aurreko urteko hil berean baino %1 gehiago. Urte arteko hazkunde- -tasak positiboak izan ziren Bizkaian (%5) eta Gipuzkoan (%5); Araban, ordea, negatiboa, %20 jaitsi baitziren gaualdiak.


Bidaiariko batez besteko egonaldia apur bat luzatu zen Euskal AE osoan, 2004ko urtarrilaren aldean: duela urtebete 2,39 egunekoa zen; eta, azken urtarril honetan, 2,85ekoa. Bilakaera positibo hori batez ere Gipuzkoan izan zen (%34), arinago Bizkaian (%9), eta Araban %3 jaitsiera izan zen.


Plazen betetze-maila, azkenik, %7 jaitsi zen, Araban (%-28) eta Gipuzkoan (%-5) izandako beherakaden ondorioz, Bizkaian (%0) neutroa izan baitzen atal horren eragina.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Perez Aja
Tel.: +34-945 017 506. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

3. taula: Hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %3 gehitu ziren 2005eko urtarrilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO DE 2005
Eguneratze data : 
2005/02/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002917_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali