2005/02/10eko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA: FAMILIAK 2004ko 4. hiruhilekoa



Euskal AEko 15 urtetik 24ra bitarteko gazteen %94k bere sakelako telefonoa du


6 urtetik 14ra bitarteko gazteen %95ek ordenagailua inoiz erabili du.


2004ko 4. hiruhilekoan, 15 urtetik 24ra bitarteko gazte-taldean izan zen sakelako telefono gehien, guztizkoaren %93,6k baitzuen berea; segidan, 25 urtetik 34ra bitartekoen taldean, %92,6k, Eustatek egindako datuen arabera.


10 urtetik 14ra bitarteko adingabeen erdiek ere bazuten euren sakelakoa, baina 6 urtetik 9ra bitartekoen taldean, ostera, %1 pasatxok besterik ez. Aztertutako adin-talde guztietan, 10 urtetik 14ra bitartekoan izan zen sakelakoen hazkunderik handiena: 2003ko azkeneko hiruhilekoan %27,1ek zuen bere sakelakoa eta joan den urtekoan, aldiz, %50,4k.


15 urtetik 24ra bitarteko gazte-taldean, sakelako telefonorik ez duten neskak %3 besterik ez dira eta mutilak %10


25 urtetik 34ra bitarteko gazte-taldean ere, gehiago izan ziren sakelako telefona zuten emakumezkoak gizonezkoak baino; 10 urtetik 14ra bitartekoen taldean, alde nabarmenik ez zen izan; eta gainerako adin-taldeetan, gehiago izan ziren sakelakoa zuten gizonezkoak emakumezkoak baino.


Ordenagailuaren erabileran ere aldeak handitu egin ziren gazteen eta gainerako taldeen artean: 6 urtetik 14ra bitartekoen taldean, %5k bakarrik zioen inoiz ez zuela halakorik erabili. Inoiz erabili zutenen artetik, %98k azkeneko hiru hiletan erabili zuen. 10 urtetik 14ra bitarteko gazteen ia %100ek esan zuten inoiz erabili zutela.


35 urte artekoetan, emakumezkoek zertxobait gehiago erabili zuten ordenagailua gizonezkoek baino, baina alderik handienak 15 eta 34 urte artean izan ziren. Izan ere, talde horretako emakumezkoen %94k erabili zuten, taldeko gizonezkoek baino 2,5 ehuneko-puntu gehiago. 35 urtetik 44ra tasak berdindu egin ziren: adin horretako lautik hiruk esan zuen inoiz ordenagailua erabili duela. 45 urtetik aurrera aldeak nabarmendu egin ziren emakumezkoen kaltetan: emakumezkoen %23,2k inoiz erabili zuen ordenagailua eta gizonezkoen artean, aldiz, %36,3k.


6 urtetik 14ra bitarteko adingabeen bostetik bi Internet erabiltzaileak dira


6 urtetik 14ra bitarteko gazteen %38,3 Internetera konektatu ziren azkeneko hiru hilabeteetan; gizonezkoen %40 eta emakumezkoen %36,4.


15 urtetik 24ra bitarteko gazteak izan ziren Internetera gehien konektatu zirenak ere, lautik hiru azkeneko hiruhilekoan konektatu baitziren. Talde horretan argi desberdintzen dira erabiltzaile-tasak sexua kontuan hartuta: bost neskatik lau konektatu ziren (%83,5), adin horretako mutilak baino 15,2 ehuneko-puntu gehiago.



Lana bilatzeko orrialdeen aipamenak %88 gehitu ziren, bidaia-agentzienak %37 eta instituzionalenak %24


INFOJOBS.NET eta LANBIDE.NET izan ziren aipamen-hazkunderik handiena izan zuten orrialdeak, 2004ko bigarren hiruhilekoaren aldean: INFOJOB.COMek 9.000 aipamen gehiago izan zituen eta 22.600ra iritsi zen, eta LANBIDE.NETek 8.200 irabazi zituen eta 19.200ra iritsi zen. INEM.ES orrialdeak ere Internet erabiltzaileen 4.400 aipamen gehiago izan zituen.


Orrialde instituzionalek 24.700 aipamen gehiago izan zituzten eta horien artean nabarmendu egin ziren Eusko Jaurlaritzako bi orrialde, EJ-GV.NET eta euskadi.eus, 7.600 aipamen gehiago izan baitzituzten. ETXEBIDE.NET, Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza-zerbitzuaren orrialdea lehenengo aldiz agertu zen, 6.000 aipamenekin.


Urteko azkeneko hiruhilekoa aldirik egokiena izan ez arren, bidaia-agentziek 17.400 aipamen gehiago izan zituzten, 2004ko bigarren hiruhilekoan baino, eta 74.400ra iritsi ziren. IBERIAk 20.200 aipamen izan zituen; distantzia apur batera, TRAVEL-CLUB.COMek 8.200 izan zituen eta MUCHOVIAJE.COMek 7.900.


GOOGLEk 31.500 erabiltzaile irabazi zituen 2004ko laugarren hiruhilekoan


15 urteko eta gehiagoko 582.100 internautek esan zuten GOOGLE bilatzailea erabiltzen zutela, sei hilabete aurrerago baino 31.500 gehiagok. Horrek esan nahi du Euskal AEko Internet erabiltzaileen hamarretik bederatzik erabiltzen zuela. YAHOOk 18.800 erabiltzaile galdu zituen eta TERRAK beste 3.000. HOTMAILek 4.800 erabiltzaile irabazi zituen, bakarra izan zen.



Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Jesus Rodriguez Marcos
Tel.: 31-945 01 75 31. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko 15 urtetik 24ra bitarteko gazteen %94k bere sakelako telefonoa du

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACION-FAMILIAS 4º trimestre de 2004
Eguneratze data : 
2005/02/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002911_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali