2005/03/18ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURA-INDIZEA (EKI) 2004ko 4. hiruhilekoa





Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %10,4 igo zen 2004ko laugarren hiruhilekoan



Urteko hazkunde metatua %7,5ekoa izan zen



EUSTATek landutako datuen arabera, 2004ko laugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan %10,4 hazi zen, termino nominaletan, Euskal AEko eraikuntzako jarduera, 2003ko hiruhileko beraren aldean. 2004 guztirako hazkunde-tasa metatuak %7,5eko hazkundea lortu zuen, aurreko urtearen aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, 2004ko laugarren hiruhilekoan %3,7 hazi zen eraikuntzako jarduera, 2004ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. 2004ko hirugarren hiruhilekoan, hiruhileko arteko tasak %4,8ko hazkundea lortu zuen, aurreko hiruhilekoaren aldean.







Eraikuntza-sektorearen bilakaera positiboa, 2004ko azken hiruhilekoan, gehiago oinarritu zen eraikinak azpisektorean, obra zibila azpisektorean baino. Izan ere, lehenak %13,3ko igoera izan zuen; bigarrenak, berriz, %4,1ekoa, lan-egutegiaren eraginak zuzendu ostean.


2004ko balantzean metatutako aldakuntza ere handiagoa izan zen eraikuntzan, obra zibilean baino, biak positiboak izan ziren arren. Zehazki, eraikuntza %9,0 hazi zen 2004an, eta obra zibila %4,4.


2004ko laugarren hiruhilekoan, eraikuntzaren sektoreko enplegua %1,1 gehitu zen, datu gordinetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. 2004an %1,6ko hazkunde metatua lortu zen, aurreko urtearen aldean.









Oharra: Eurostatek “Methodology of Short-term Business Statistics. Interpretation and Guideliness. 2002 edition” agirian egindako gomendioen arabera, Eustatek bere azterketetan egutegi-eraginak zuzendutako serieak erabiliko ditu urte arteko hazkunde-tasetarako (t/t-4) eta metatuetarako (At/At-1) eta serie desestazionalizatuak hiruhileko arteko tasetarako (t/t-4). Datu gordinak ere erabiltzaileen eskueran izango dira Eustaten web orrian eta datu-bankuan.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Perez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %10,4 igo zen 2004ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2004
Eguneratze data : 
2005/03/18
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/13
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002960_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali