HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2005/03/10eko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE) 2004KO 4. HIRUHILEKOA



Euskal AEko esportazioak %10,7 igo ziren 2004ko laugarren hiruhilekoan



Inportazioak %22,0 gehitu ziren aldi berean



Euskal AEko esportazioak %10,7 hazi ziren 2004ko laugarren hiruhilekoan, EUSTATek landutako datuen arabera. Atzerrian egindako salmentak 3.496,5 milioi eurora iritsi ziren 2004ko azken hiru hiletan, eta urtebete lehenago 3.158,0 milioira.


Guztizko inportazioak 3.454,6 milioi eurora iritsi ziren eta %22,0ko urte arteko hazkundea lortu zuten. Hala ere, produktu ez-energetikoen inportazioak gutxixeago igo ziren, %20,6 hain zuzen.







Merkataritza-saldoa (esportazioak ken inportazioak) murriztu egin zen 2004ko hiruhileko horretan: 2003ko 326,0 milioitik 2004ko 41,9 milioira. Ondorioz, estaldura--tasa ere 2003ko laugarren hiruhilekoko %111,5etik 2004ko hiruhileko bereko %101,2ra jaitsi zen. Inportazioak gehiago hazi ziren esportazioak baino, eta horren ondorio dira bilakaera horiek biak.


Produktu ez-energetikoak bakarrik aztertuz gero, merkataritza-saldoa urtebete lehenagoko 793,8 milioitik 653,1 milioi eurora iritsi zen, eta estaldura-tasa 2003ko laugarren hiruhilekoko %135,9tik 2004ko %124,5ra.


Europar Batasuna helburu duten esportazioak %10,7 hazi ziren. Izan zuten hazkundeagatik nabarmendu egin ziren Alemaniara (%24,4) eta Erresuma Batura (%54,4) zuzendutakoak, eta neurri txikiagoan bada ere, Frantziara (%7,8) eta Herbeheretara (%5,5) bidalitakoak ere bai. Erritmo onean hazi ziren Danimarkara (27,3) eta Luxenburgora (%79,3) bidalitakoak, bolumen txikiagokoak izan arren. Ameriketako Estatu Batuak helburu zituzten esportazioak %5,0 hazi ziren.


Europar Batasunetik etorri ziren inportazioak %11,9 hazi ziren: %10,4 Frantziatik etorritakoak, %31,0 Herbeheretakoak, %6,7 Alemaniakoak eta %9,3 Italiakoak. Ameriketako Estatu Batuetatik etorritako inportazioak %27,2 hazi ziren.


Europar Batasunarekiko merkataritza-saldoa apur bat hazi egin zen, guztizko saldoa ez bezala, eta 2003ko laugarren hiruhilekoko 469,8 milioi eurotik 2004ko azkeneko hiruhilekoko 498,0 milioira pasa zen. Bezero nagusiekin (Frantzia eta Alemania) izandako trukeak hobetzeak eragin zuen gorakada hori, baina hala ere, ez zuen nahiko indar izan beste alor batzuen estaldura-galerak orekatzeko.


Muga-zergen sekzioen joerari erreparatuta, esportazioetan pisu handieneko hiru sektoreek honako bilakaerak izan zituzten 2004ko laugarren hiruhilekoan, urtebete aurreragoko egoeraren aldean: garraio-materialak %13,3 gehitu zituen esportazioak, material elektrikoak %0,9 eta metalak eta euren manufakturak sekzioak %18,7. Hiruren artean esportazioen %74,3 hartu zuten.


Inportazioetan ere muga-zergen hiru sekzio horiek markatu zuten atzerrian egindako erosketen jarraibidea: metalak eta euren manufakturak %74,1 hazi zen, garraio--materiala %31,2 eta material elektrikoa %1,1.


2004ko laugarren hiruhilekoan esportazioetan hazkunderik handienak Araban eta Gipuzkoan izan ziren, eta %14,8ko eta %14,5eko urte arteko tasak lortu zituzten, hurrenez hurren. Bizkaiko esportazioak gutxiago hazi ziren, %4,5 hain zuzen. Hala ere, Bizkaian (%24,7) gehitu ziren gehien inportazioak, ondoren Araban (%19,8) eta azkenik Gipuzkoan (%17,5).



2004KO URTEKO BALANTZEA


2004an Euskal AEko esportazioak %15,1 igo ziren


Euskal AEko esportazioak 13.521,7 milioi eurora iritsi ziren 2004. urtean, aurreko urtean baino %15,1 gehiagora. Aldi berean, guztizko inportazioak %19,3 gehitu ziren, eta produktu ez-energetikoak %15,3.


Arabako esportazioak batez ere garraio-materialean oinarritzen dira eta 2004an %25,9 gehitu ziren, Bizkaikoak %15,1 igo ziren eta Gipuzkoakoak ere igo egin ziren, baina gutxiago, %6,8 hain zuzen.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel.: +34-945 01 75 13. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %10,7 igo ziren 2004ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º TRIMESTRE DE 2004
Eguneratze data : 
2005/03/10
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002948_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali