2005/03/03ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2005eko URTARRILA



Euskal AEko industri jarduera %0,3ko urte arteko tasara hazi zen 2005eko urtarrilean



Aurreko hilaren aldean, 2004ko abenduaren aldean, %1,4 hazi zen



EUSTATek landutako datuen arabera, 2005eko urtarrilean, lan egutegiko termino homogeneotan %0,3 hazi zen Euskal AEko industri jarduera, 2004ko hil beraren aldean.


Urtaroen eragina zuzenduta, 2005eko urtarrilean %1,4 hazi zen industri produkzioa, 2004ko abenduarekin alderatuta. Joan zen abenduan hil arteko tasak %2,5eko atzerakada izan zuen, beraz, urtearen lehenengo hileko hil arteko bilakaerak suspertzeko joera markatu zuen, aurreko urteko azken hilaren aldean.





Sektore-bilakaera


Sektoreka eta industri sektore handien sailkapenaren arabera, 2005eko urtarrileko indizearen bilakaerak hazkundeak izan zituen energian (%1,1), ekipo-ondasunetan (%0,1), eta kontsumo-ondasunetan (%1,0), 2004ko urtarrilaren aldean. Azken horiek bitan banatzen dira: kontsumo-ondasun ez iraunkorrek urte arteko %2,6ko hazkundea izan zuten, eta kontsumo-ondasun iraunkorrek, aldiz, %2,1eko atzerakada. Bestalde, bitarteko ondasunek urte arteko tasa negatiboak izan zituzten 2005eko urtarrilean, %-0,3koa, hurrenez hurren.


2005eko urtarrileko urte arteko aldakuntzak positiboak izan ziren 2004ko abenduaren aldean industri sektore handientzat: ekipo-ondasunak %3,4 hazi ziren, bitarteko ondasunak %1,8, energia %0,3 eta kontsumo-ondasunak %0,6; horien barruan, kontsumo-ondasun ez iraunkorrak %0,9 hazi ziren, baina kontsumo-ondasun iraunkorrak %0,1 jaitsi ziren.



Bilakaera lurralde historikoka


Lurralde historikoaren arabera, Industri Produkzioaren Indize Orokorraren urte arteko bilakaerak desberdinak izan ziren: %3,6 hazi zen Bizkaian, baina %3,5 murriztu zen Araban eta %1,3 Gipuzkoan.


Lurraldeetako hil arteko hazkunde-tasak ere, 2005eko urtarrilekoak 2004ko abendukoen aldean, desberdinak izan ziren: %2,6 hazi zen Bizkaikoa eta %1,6 Gipuzkoakoa, baina %1,5 jaitsi zen Arabakoa.





Oharra: Eurostatek “Methodology of Short-term Business Statistics. Interpretation and Guideliness. 2002 edition” agirian egindako gomendioen arabera, 2005eko urtarriletik aurrera, Eustatek bere azterketetan egutegi-eraginak zuzendutako serieak erabiliko ditu urte arteko hazkunde-tasetarako (m/m-1) eta metatuetarako (At/At-1) eta serie desestazionalizatuak hil arteko tasetarako (m/m-1). Datu gordinak ere erabiltzaileen eskueran izango dira Eustaten web orrian eta datu-bankuan.




Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %0,3ko urte arteko tasara hazi zen 2005eko urtarrilean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO DE 2005
Eguneratze data : 
2005/03/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002937_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali