2005/02/18ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2004



Euskal AEko industri produkzioaren indizea %3,7 hazi zen 2004an



Hazkunde hori Estatukoa (%1,6) eta Europar Batasunekoa (%2,1) baino handiagoa izan zen


EUSTATek landutako datuen arabera, 2004an %3,7 hazi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2003aren aldean. Hazkunde hori azken lau urteetako handiena izan zen eta 2003an hasitako susperraldia berrestu zuen.


Gure inguruko industri jarduerari dagokionez, Europar Batasunak eta Estatuak ere joera positibo bera erregistratu zuten 2003tik izandako industri jardueraren bilakaeran, baina lortu zituzten hazkunde-tasak Euskal AEkoak baino txikiagoak izan ziren. Izan ere, 2004ko Euskal AEko industri produkzioaren indizearen hazkundea Estatukoa (%1,6) baino bi ehuneko-puntu gorago kokatu zen, eta Europar Batasuna-15ekoa (%2,1) baino 1,4 puntu gorago. Azkeneko handitzea kontuan hartu gabe, Europar Batasuna-15ek hazkunde txikiagoa lortu zuen, %1,6koa, hain zuzen.







Bilakaera lurralde historikoka


Lurralde historikoka, 2004ko industri produkzioaren indizearen batez besteko hazkunde-tasak postiboak izan ziren lurralde guztietan, baina intentsitate desberdinekin. Guztiak kokatu ziren Estatuko eta Europako batez bestekoen gainetik. Araba nabarmendu zen %7,2ko hazkundearekin, eta Bizkaiak eta Gipuzkoak antzeko tasa neurritsuagoak lortu zituzten, %2,8koa eta %2,6koa, hurrenez hurren.


2004an berriro ere Araban izan ziren industri jardueraren hazkunde-tasarik handienak eta gainera aurreko bi ekitaldietan baino diferentzial handiagoarekin. Gipuzkoak aurreko urteko hazkundea baino hiru hamarren handiagoa lortu zuen, eta Bizkaiak 2003ko hazkunde tasa bikoiztea lortu zuen 2004an, aurreko urteko susperraldia motelagoa izan zen-eta.


Sektore-bilakaera


Industri sektore handien sailkapenaren arabera, sektoreka, 2004an metatutako aldakuntzen hazkundeak izan zituzten energiak (%15,9), ekipo-ondasunek (%4,5), bitarteko ondasunek (%2,2) eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek (%1,1). Kontsumo-ondasun iraunkorrek izan zuten negatiboa, %3,4ko atzerakada izan baitzuten.








Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industri produkzioaren indizea %3,7 hazi zen 2004an

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
2004
Eguneratze data : 
2005/02/18
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002916_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali