HomeGaiakBarne-merkataritzaren indizeaPrentsa Oharrak Euskal AEko merkataritza-sektorearen...

2005/02/14ko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI) 2004ko 4. hiruhilekoa



Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %9,7 hazi ziren 2004ko laugarren hiruhilekoan


Datu horien arabera, 2004ko urteko salmenten batez besteko hazkunde-tasa metatuak %8,0ko aldakuntza nominala izan zuen.


2004ko laugarren hiruhilekoan, Barne Merkataritzaren Indizeak %9,7ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuen, aurreko urteko aldi beraren aldean, EUSTATek landu dituen datuen arabera. Prezioen igoeraren eragina kenduta, merkataritzasektoreko salmenten hazkunde erreala %2,2an estimatu zen, 2004ko laugarren hiruhilekoan.





Laugarren hiruhileko horretan handizkako sektorean %11,3 igo ziren urte arteko salmentak, eta txikizkakoan, ehuneko txikiagoan, %6,8 igo baitziren.


Handizkako sektorean, izandako hazkundeagatik nabarmendu ziren produktu erdilanduak eta txatarra (%24,0) eta neurri txikiagoan bada ere, makineria eta tresneria (%6,4) alorren salmenta nominalak. Nekazaritza-gaiak eta elikagaiak alorrak hazkunde-tasa neurritsuagoa lortu zuen (%4,1) eta elikaduraz besteko kontsumo-gaiek aurreko urteko zifra bertsuak lortu zituzten (%0,3).


Ohiko txikizkako merkataritzan, pertsonen hornikuntza (%13,0) eta bestelako kontsumo-gaiak (%8,9) nabarmendu ziren izandako hazkundeengatik; etxearen hornikuntza (%4,9) eta elikagaiak (%1,3) atalek ere urte arteko bilakaera positiboak izan zituzten, baina neurritsuagoak.

Urteko laugarren hiruhilekoan, azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzaren salmentak balio nominaletan %3,4 igo ziren. Igoera elikagaien salmentek (%4,2) eragin zuten, gainerako produktuenak apur bat jaitsi baitziren (%-0,9).

2004 osotara hartuta, Barne Merkataritzako salmenten Indizeak %8,0ko hazkunde nominala izan zuen, aurreko urtearen aldean: handizkako merkataritza %9,4 hazi zen eta txikizkakoa % 5,3.


Prezioen igoeraren eragina kendu eta zifra nominalak euro finko bihurtuz gero, Barne Merkataritzako Indizea %2,7 hazi zen 2004an: handizkako merkataritzan salmentak %1,9 gehitu ziren, eta txikizkakoan, %4,2; handizkako merkataritzak produktuen prezioak gehiago igo zituelako txikizkakoak baino.


Laugarren hiruhilekoan, Barne Merkataritzaren Indizeak aldakuntza nominal positiboak izan zituen hiru lurraldeetan: %5,0 hazi zen Araban, %8,7 Gipuzkoan eta %11,6 Bizkaian. Urtea osotara hartuta, Arabako indizea %2,8an kokatu zen, Gipuzkoakoa %8,2an eta Bizkaikoa %9,4an, balio nominaletan.


2004ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko merkataritza-sektoreko enplegatuak %2,6 gehitu ziren aurrekoaren aldean: %2,0 gehitu ziren handizkako sektorean eta %2,9 txikizkakoan. 2004ko lau hiruhilekoen batez bestekoan, langileak %1,6 gehitu ziren: %1,1 handizkako merkataritzan eta %2,0 txikizkakoan.









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkataritza-sektorearen salmentak %9,7 hazi ziren 2004ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002914_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali