2005/02/04ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA 2004ko 4. hiruhilekoa



Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %6,8 hazi ziren 2004ko laugarren hiruhilekoan



Datu horien arabera, 2004ko hazkunde nominal metatua %5,3ra iritsi zen.


Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2004ko laugarren hiruhilekoan, salmentak %6,8 igo ziren, kopuru nominaletan, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean. Hazkunde nominal hori, kopuru errealetan, %5,4ko urte arteko bilakaera positiboa izan zen.


2004ko txikizkako salmenten hazkunde metatua %5,3ra iritsi zen balio nominaletan, eta prezioen igoeraren eragina kenduta, %4,2ra.






Tradiziozko txikizkako merkataritzaren (espezializatua) salmenta nominalak %8,6 igo ziren 2004ko laugarren hiruhilekoan, 2003ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Igoera nominal hori, prezioen igoeraren eragina kenduta, %8,0koa izan zen, balio errealetan.


Gune ertain eta handietako txikizkako salmentak (ez-espezializatua) %3,4 hazi ziren balio nominaletan, iazko laugarren hiruhilekoan. Prezioen igoeraren eragina kendu eta gero, urte arteko tasaren aldakuntza %0,2koa izan zen, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.


Tradiziozko txikizkako merkataritzaren (espezializatua) salmenta nominalak %5,9 gehitu ziren 2004 osoan, 2003aren aldean. Gehikuntza nominal hori, prezioen inflazio-eragina kenduta, %5,9koa izan zen, kopuru errealetan.


Gune ertain eta handietako txikizkako salmentak (ez-espezializatua) %4,4 hazi ziren 2004an, balio nominaletan. Prezioen igoeraren eragina kenduta, urte arteko tasaren aldakuntza %1,0koa izan zen, balio konstantetan.


Herrialde historikoka banatuz gero, laugarren hiruhileko horretan, Bizkaian izan zen txikizkako merkataritzako salmenta nominalen hazkunderik handiena; %9,3ko urte arteko hazkundea izan baitzen, txikizkako merkataritza espezializatuaren hazkunde handiak eraginda (%12,9). Ondoren, Arabak indize orokorraren %6,1eko aldakuntza positiboa izan zuen, eta Gipuzkoak, hazkunde arinxeagoa izan zuen, %2,9koa hain zuzen. Kopuru errealetan, %7,8ko gehikuntza izan zen Bizkaian, %4,2koa Araban eta %2,0koa Gipuzkoan.


2004ko laugarren hiruhilekoan txikizkako merkataritzaren sektorean ziren landunen aldetik, %2,9ko hazkundea izan zen, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Euskal AEko guztizkorako. 2003ko abendutik enplegu-hazkundea %2,0koa izan zen eta lurraldeka honakoak izan ziren datuak: Bizkaian %3,2 hazi zen, Araban %2,1 eta Gipuzkoan %0,0.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Perez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %6,8 hazi ziren 2004ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt)
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2004
Eguneratze data : 
2005/02/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/08/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002907_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali