2005/04/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2005EKO OTSAILA



Euskal Autonomia Erkidegoaren jarduerak urte arteko %0,1eko hazkunde-tasa izan du 2005eko otsailean


Aurreko hilabetearekin erkatuta (2005eko urtarrila), %0,6ko hazkundea izan du


EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2004ko otsailarekin erkatuta %0,1 hazi da 2005eko otsailean.


2005eko otsailean, eta aurreko urteko urtarrilaren erkatuta, EAEko industri produkzioak %0,6ko hazkundea izan du baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean. Aurtengo urtarrilean hil arteko tasa horrek %1,1eko hazkundea izan du eta, beraz, urteko bigarren hilabeteko hil arteko bilakaerak lehenengoarekin erkatuta desazelerazio arina izan du.




Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2005eko otsaileko indizearen bilakaera hazi egin da Energian (%3,4) eta Ekipamenduko ondasunetan (%0,9), 2004ko otsailarekin erkatuta. Kontsumo-ondasunek %4,2 egin dute behera. Azken hauetan bi atal bereiz daitezke: kontsumo-ondasun iraunkorrak, urte arteko %4,4ko hazkundea dutenak, eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak, %8,1eko atzerakada dutenak. Bestalde, Tarteko ondasunek urte arteko %-0,4ko tasa negatiboak dituzte.


2005eko urtarrilarekin erkatuta, 2005eko otsaileko hil arteko aldaketak positiboak izan dira Ekipamenduko ondasunak (%0,9), Tarteko ondasunak (%0,8) eta Energia (%0,5) bezalako industri sektore nagusienetan. Kontsumo-ondasunek hil arteko %2,2ko beherapena izan dute; hauen artean, alabaina, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %2,1 hazi dira aurreko hilabetearekiko eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorrak %4,4 murriztu dira.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde Historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera ezberdina izan da; izan ere, Araban %6,4 murriztu da eta Bizkaian eta Gipuzkoan %0,2 eta %4,0 hazi da hurrenez hurren.


2005eko otsailean, eta 2005eko urtarrilarekin erkatuta, hil arteko hazkunde-tasek ere bilakaera ezberdina izan dute lurraldeen arabera; Gipuzkoan %3,1 hazi da eta Araban eta Bizkaian %0,6 eta %1,0 murriztu hurrenez hurren.




Oharra: Eurostat-ek “Methodology of Short-term Business Statistics. Interpretation and Guideliness. 2002 edition” delako agirian egindako gomendioak jarraituz, EUSTATek 2005eko urtarriletik aurrera egutegiaren ondorioak zuzenduta dituen serieak erabiliko ditu urte arteko hazkunde-tasetarako (m/m-12) eta tasa metatuetarako (At/At-1); ildo berean, estazionalitatearen araberako serieak erabiliko ditu hil arteko tasetarako (m/m-1). Hala ere, erabiltzaileek EUSTATen web gunean eta datu-bankuan eskura ditzakete datu gordinak.


Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: ¡Error!Marcador no definido.
Datu-Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoaren jarduerak urte arteko %0,1eko hazkunde-tasa izan du 2005eko otsailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO DE 2005
Eguneratze data : 
2005/04/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002996_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali