HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2005/04/01eko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2004. URTEA



Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek %15,1eko hazkundea izan dute 2004. urtean



Merkataritza-saldo osoa murriztu da, hala ere Europako Batasunarekin hobetu egin da


Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioetan 13.521,7 milioi euro lortu dira 2004. urtean, hau da, 2003. urtean baino 1.768,8 milioi gehiago. Orduan, eta EUSTATen datuen arabera, %15,1eko gehikuntza nominala izan dute.


Inportazioak 12.474,7 milioi eurora igo dira urteko denboraldi berberean, 2003. urteko datuak %19,3an gaindituz. Produktu ez-energetikoen inportazioek %15,2ko barne-hazkundea izan dute, produktu energetikoek, aldiz, %34,9ko urteko tasaren gehikuntza izan dute.


EAEko ondasunen esportazioek Espainiako esportazioen tasa bikoiztu eta are gehiago gainditu dute (%8,3); halaber, EAE izan da portaera onena izan duen hirugarren erkidegoa (Balearren eta Andaluziaren atzetik). Inportazioek ere erregistro hobeagoa izan dute (%19,3) Estatuko %12,5arekin erkatuta.






2004ko ekitaldiko merkataritza-saldoak (esportazioak ken inportazioak) 1.047,0 milioi euroko soberakina izan du, aurreko urteko 1.300,2 milioitik beherakoa, inportazioek esportazioek baino aldaketa-tasa positibo handiagoa lortu dutelako. Ildo berean, esportazioen estaldura-tasak 4 portzentaje-puntu egin du atzera; 2003ko %112,4tik %108,4ra jaitsi da 2004. urtean.


Espainiako estaldura-tasa %70,7koa baino ez da izan 2004. urtean, eta 60.000 milioi eurotik gorako defizita izan du gainera.


Alabaina, produktu ez-energetikoen saldoa aurreko urtekoa baino handiago izan da; hau da, 2004an 3.201,1 milioi eurokoa izan da eta 2003. urtean 2.898,4 milioi eurokoa. Produktu ez-energetikoen estaldura-tasa, aldiz, ia puntu eta erdi murriztu da: 2003an %135,5ekoa izan da eta 2004an %133,6koa.


Bestalde, Europako Batasunarekiko merkataritza-saldoa aurrekoa baino hobeagoa izan da; 2003. urtean 1.917,9 milioi euroko saldoa izan da eta 2004. urtean 2.166,8 milioi euroraino igo da. Hobekuntza hori bi herrialdetan eman da batez ere: Frantzia eta Alemania. Herrialde hauen saldoak gure alde hazten dira, baita Erresuma Batukoa, Portugalgoa, Belgikakoa edo Poloniakoa ere.


Europako Batasuneko estaldura-tasa ere 4 hamarren suspertu da, 2003. urtean %129,1ekoa izan da eta 2004an %129,5ekoa. Suspertze horren eragile izan dira, hain zuzen, Europako Batasunerako esportazioen %11,7ko gehikuntza eta bertatik eratorritako inportazioen %11,3ko hazkundea.


Muga-zergen atalen araberako azterketan Garraiorako materiala nabarmendu da, material honen esportazioak %38,5eko tasaraino gehitu baitira. Pisu erlatiboaren arabera bigarren garrantzitsuena Metalak eta horien manufakturak dira (%18,0ko hazkundearekin). Hirugarren atala Produktu mineralak dira (%35,3ko hazkundearekin). Bada, aipatu hiru atalek Euskal Autonomia Erkidegoko 2004. urteko esportazioen urteko hazkundeen zatirik handiena osatzen dute.


Antzeko zerbait gertatzen da inportazioekin, hemen ere esportazioetako atal berberak izan direlako hazkunde osoaren eragile nagusienak. Garraiorako materialen inportazioak %34,9 gehitu dira, Metalak eta horien manufakturenak %32,4 eta Produktu mineralenak %34,9; hiruren artean, beraz, inportazioek 2004. urtean izan duten hazkunde ia osoa hartu dute.


Lurraldeka, 2004. urtean Arabako esportazioak nabarmendu dira, %25,9ko gehikuntza nominala izan baitute. Garraiorako materiala, bere esportazioen ia erdia dena, %46,8 gehiago saldu da atzerrian. Lurralde honetan, muga-zergen bigarren atal garrantzitsuena Metalak eta horien manufakturak izenekoa da (%27,1eko hazkundearekin).


Hazkunde-tasaren arabera Bizkaiko esportazioak kokatzen dira bigarren, %15,1eko urteko hazkundearekin. Garraiorako materiala (%55,7), Produktu mineralak (%36,9) eta, maila txikiagoan, Metalak eta horien manufakturak (%8,7) izenekoen esportazioek izan duten bilakaera da hazkunde horren oinarria.


Gipuzkoan esportazioek bilakaera neurrizkoagoa izan dute 2004. urtean, urteko bigarren zatian gorakada argia izan arren. Honen hazkundeak Metalak eta horien manufakturak (%23,5) eta Garraiorako materiala (%12,1) izenekoen esportazioak izan ditu oinarri.






Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tlf:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: ¡Error!Marcador no definido.
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek %15,1eko hazkundea izan dute 2004. urtean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
AÑO 2004
Eguneratze data : 
2005/04/01
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002993_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali