2005/01/24ko prentsa-oharra

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2004KO ABENDUA



Industri prezioak % 0,8 jaitsi ziren 2004ko abenduan


Datu horiek kontuan hartuta, industri prezioak % 6,3 goratu ziren 2004. urtearen bukaeran, 2003ko abenduaren gainean.


Euskal AEko industri prezioak % 0,8 beheratu dira 2004ko abenduan, EUSTATek landutako datuen arabera. Urte osoan, % 6,3koa izan da gehikuntza.



2004ko abenduan, aurreko hilaren gainean, adar hauek izan dira prezio-igoera handienekoak: papera, argitalpena eta arte grafikoak (% 0,7), elikagai-industria (% 0,5), ehungintza eta jantzigintza (% 0,5), kimika-industria (% 0,4) eta metalezko eta ez-metalezko meak (% 0,2). Prezioetako jaitsierak, aitzitik, honako adar hauek izan dituzte abenduan: petrolioa fintzea (% -6,8), larruaren eta oinetakoen industria (% -5,1), kautxua eta plastikoa (% -0,9), ez-metalezko industria (% -0,8) eta metalgintza eta metalezko gaiak (% -0,7) adarrek, nagusiki.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari begiratuta, abenduan, aurreko hilaren aldean, energiaren prezioak % 4,7 jaitsi dira; eta bitarteko ondasunenak, aldiz, % 0,5 beheratu dira. Ekipo-ondasunek % 0,1eko gehikuntza izan dute, bai eta kontsumo-ondasunek ere (% 0,1). Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen prezioak, ostera, % 0,2 hazi dira, eta kontsumo iraunkorreko ondasunenak % 0,1 murriztu.


2004. URTEKO BALANTZEA


2004ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitarteko epean, prezio-hazkunderik handienak metalgintza eta metalezko gaiak (% 15,5) metalezko eta ez-metalezko meak (% 13,1), petrolioa fintzea (% 13,0), bestelako manufakturak (% 3,4) eta elikagai-industria (% 3,1) sektoreenak izan dira. Kontrako noranzkoan, 2004an urte arteko hazkunde-tasa negatiboak izan dituzte larruaren eta oinetakoen industria (% -8,2), papera, argitalpena eta arte grafikoak (% -0,5), material elektrikoa (% -0,3) eta zurgintza (% -0,2) sektoreetako prezioek.


Ondasunek helburu ekonomikoaren arabera duten sailkapenari behatzen badiogu, bost ondasun-taldeek zeinu positiboko bilakaera izan dute urte artean (2004ko abendua, 2003ko abenduaren gainean), nahiz eta talde batetik bestera alde nabariak izan: bitarteko ondasunen prezioak % 10,1 igo dira, eta energiarenak % 8,7. Tasa neurritsuagoak izan dituzte, euren bilakaeran, ekipo-ondasunek —% 1,4ko gehikuntza— eta kontsumo-ondasunek —% 1,5eko gehikuntza—. Azken horiek euren baitan bi atal dituzte: kontsumo ez-iraunkorreko ondasunak (prezioetan % 1,6 egin dute gora) eta kontsumo iraunkorreko ondasunak (prezioetan % 1,4 egin dute gora).






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso
Tel.: +34-945 017 514. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak % 0,8 jaitsi ziren 2004ko abenduan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002900_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali