2005/03/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2005eko OTSAILA




Industriako prezioak %0,3 igo ziren 2005eko otsailean



Industriako prezioen urte arteko hazkundea (2005eko otsaila 2004ko otsailaren aldean) %7,3koa izan zen.


Euskal AEko industri prezioak %0,3 igo ziren 2005eko otsailean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, otsaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %7,3 hazi zen.



Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du 2005eko otsailean, besteak beste, petrolioa fintzea (%2,8), kimika-industria (%1,2), material elektrikoa (%0,6), makineria (%0,4) eta elikagai-industria (%0,3) adarrek igo zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: papera, edizioa eta arte grafikoak (%-1,7), energia, gasa eta ura (%-1,1) eta metalezko eta ez-metalezko meak (%-0,3) sektoreek.


Urte arteko aldian (2005eko otsaila, 2004ko otsailaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: petrolioa fintzea (%21,6), metalgintza eta metalezko gaiak (%15,6), metalezko eta ez-metalezko meak (%13,2), kimika-industria (%6,4) eta bestelako manufakturak (%3,6) sektoreei. Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan zituzten larruaren eta oinetakoen industria (%-5,2), zurgintza (%-0,5), papera, edizioa eta arte grafikoak (%-0,4) eta material elektrikoa (%-0,1) sektoreetako prezioek.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, otsailean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: energia igo zen gehien, %1,6; ekipo-ondasunak %0,3 igo ziren; kontsumo-ondasunak %0,2 igo ziren, kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek izan zuten igoerak eraginda (%0,3), kontsumo-ondasun iraunkorrek ez baitzuten aldaketarik izan otsailean (%0,0), aurreko hilaren aldean; eta azkenik, bitarteko ondasunek ere eutsi egin zieten euren prezioei (%0,0).


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek ere aldeak izan zituzten urte arteko aldian. Guztiek izan zituzten urte arteko gehikuntzak: energiaren prezioak %13,9 igo ziren, bitarteko ondasunenak %10,5, ekipo-ondasunenak %2,0 eta kontsumo-ondasunenak %2,1. Horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %2,3 igo ziren eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %2,0.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: 14-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industriako prezioak %0,3 igo ziren 2005eko otsailean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002985_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali