2005/02/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2005eko URTARRILA




Industriako prezioak %1,4 igo ziren 2005eko urtarrilean



Industriako prezioen urte arteko hazkundea (2005eko urtarrila 2004ko urtarrilaren aldean) %7,7koa izan zen.


Euskal AEko industriako prezioak %1,4 igo ziren 2005eko urtarrilean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, urtarrileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %7,7 hazi zen.




Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2005eko urtarrilean, metalezko eta ez-metalezko meak (%5,7), petrolioa fintzea (%4,8), larruaren eta oinetakoen industria (%2,5), ehungintza eta jantzigintza (%1,9), bestelako manufakturak (%1,8) eta metalgintza eta metalezko gaiak (%1,6) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetan jaitsiera izan zuen sektore bakarra papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-0,2) izan zen urtarrilean.


Urte arteko aldian (2005eko urtarrila, 2004ko urtarrilaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: metalgintza eta metalezko gaiak (%16,9), metalezko eta ez-metalezko meak (%16,7), petrolioa fintzea (%15,5), makineria (%6,0) eta bestelako manufakturak (%3,5) sektoreei. Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan zituzten larruaren eta oinetakoen industria (%-4,3), zurgintza (%-0,2) eta material elektrikoa (%-0,2) sektoreetako prezioek.



Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, urtarrilean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak gorantz egin zuen talde guztietan: energia (%3,7), bitarteko ondasunak (%1,3), kontsumo-ondasun iraunkorrak (%1,1) eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak (%0,8) batzen dituzten kontsumo-ondasunak (%0,9) eta ekipo-ondasunetan (%0,6).


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek ere alde nabarmenak izan zituzten urte arteko aldian. Guztiek izan zituzten urte arteko gehikuntzak: bitarteko ondasunen prezioak %11,2 igo ziren, energiarenak %10,6, ekipo-ondasunenak %3,7 eta kontsumo-ondasunenak %2,4. Horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %2,3 igo ziren eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %2,5.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: 14-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industriako prezioak %1,4 igo ziren 2005eko urtarrilean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002921_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali