2005/01/31eko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA: FAMILIAK 2004ko 4. hiruhilekoa



Interneterako konexioen batez besteko iraupenak ordubetea gainditu du lehen aldiz 2004ko laugarren hiruhilekoan



Internauten tasa Euskal AEko biztanleen % 35,5 da, eta 2004ko bigarren seihilekoan izan zena ehuneko-puntu bat baino gehiagoan gainditu du



Euskal AEn, 2004ko laugarren hiruhilekoan, 21.000 internauta gehitu dira, 2004ko bigarren hiruhilekoan baino % 3,4 gehiago, Eustatek landutako datuen arabera. Sarera sartu berri diren horiekin, azken hiru hilean Internetera konektatu diren 15 urteko eta gehiagoko biztanleak % 35,5era iritsi dira. Lehen aldiz, Interneterako konexioen batez besteko iraupenak ordubetea gainditu du; 60,3 minutukoa izan da, hain zuzen.


Internauten gehikuntzak, batetik, ezkutatzen du, urtaroko galera bat dela kausa, 10.900 erabiltzaile gazte (15 eta 24 urte bitarte) galdu direla. Beste alde batetik, langabeek eta ezaktiboek ekartzen dituzte kopururik handienak internauten multzora: 23.600 pertsona. Horien artean, bostetik lau 25 eta 44 urte bitartekoak dira, % 70 emakumezkoak dira, eta ia bi heren Bizkaian bizi dira.



Internauten gehitze-erritmoa bikoiztu egin da 2004ko azken seihilekoan, 2003ko aldi beraren aldean.


Azken bi urtean, erabiltzaile-kopuruak izan dituen igoera handienak urtearen lehen erdian gertatu izan dira. Hala ere, 2004ko bigarren eta laugarren hiruhilekoen artean %3,4ko hazkundea izan zen, eta 2003ko aldi berean, berriz, hazkundea % 1,7koa izan zen.


Arabak, berriro ere, erabiltzaile-tasarik handiena du, % 37,3, hain zuzen, eta hazkundea % 4koa izan da; hurrengoa Bizkaia da, % 35,4ko tasa eta % 6,7ko igoera izan dituela. Gipuzkoan, internautak % 2 jaitsi dira, eta tasarik txikiena du orain, % 34,8.


Internetera etxetik sartzen diren internauten ehunekoa (% 71,1) handienetakoa da Estatuko erabiltzaileen artean. Hala ere, 2004ko laugarren hiruhilekoan egonkortzeko joera atzeman da, eta tasa % 1,1 baino ez da gehitu.


Internetera bestelako tokietatik (ziberkafeak, liburutegiak, eta abar) sartzen direnen artean ere moteldu egin da gehitze-erritmoa, haien tasa % 3,2 igo da eta; lantokitik sartzen diren erabiltzaileak % 2,3 gehitu dira, baina ikastetxetik sartzen direnek % 6,1 egin dute behera azken aldian, urtaroko arrazoiengatik.

Interneteko bost erabiltzailetik bik erabili dituzte CHAT zerbitzuak, 2004ko bigarren hiruhilekoan baino % 15 gehiagok


Internetera sartzea bera alde batera utzita, Euskal AEko internautek gehien erabiltzen duten zerbitzua posta elektronikoa da: % 81,2k erabiltzen dute, hain zuzen, eta % 4,9 gehitu dira 2004ko bigarren hiruhilekoan eginiko inkestaren aldean. CHAT zerbitzua hazi da gehien, % 39,4 tasa baitu orain, lehen zuen % 35,4 tasaren aldean.


2004ko azken hiruhilekoan izan den % 0,7ko hazkundearekin, biztanleen % 86,5ek dute orain telefono mugikorra etxean.


Telefono mugikorra erabiltzeko aukera urteko lehen seihilekoan hazi ohi da gehien, baina 2004ko bigarren seihilekoan % 0,7 hazi zen, eta 10.600 pertsona gehitu ziren telefono mugikorra erabiltzeko aukera zutenetara; 2003ko aldi berean, ostera, % 0,4 hazi zen, eta 5.800 pertsona gehitu ziren.


Emakumeei dagozkie telefono mugikorra erabiltzeko aukera berri gehienak, 2004ko bigarren hiruhilekoan % 83,9 baitzen haien tasa, eta 2004ko laugarren hiruhilekoan, aldiz, % 85,1. Gizonezkoen tasak, bestalde, % 88aren inguruan dirau.


Arabarrek hornikuntza hori eskurago dute, Euskal AEko batez bestekoaren aldean, % 88 baitira; gipuzkoarrak eta bizkaitarrak ondotik datoz, % 86 baino apur bat gehiago kasu bietan.


Nahiz eta Internet bidezko erosketak gehienbat urteko lehen seihilekoan egiten diren, 2004ko laugarren hiruhilekoan % 6,5 gehitu ziren erosleak.


Azken hiru hilean Internet bidez erosi duten erabiltzaileak % 6,5 hazi dira 2004ko bigarren hiruhilekotik laugarrenera. Merkataritza elektronikoa erabiltzen dutenen ehunekoa, 2004. urtearen bukaeran, % 14,3 da.





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Jesús Rodríguez Marcos
Tel.: +34-945 017 531. Faxa: +34-945 017 501
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Interneterako konexioen batez besteko iraupenak ordubetea gainditu du lehen aldiz 2004ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN-FAMILIAS 4º trimestre de 2004
Eguneratze data : 
2005/01/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002904_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali