HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotza gehiago izan...

2005/03/21eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2004ko hirugarren hiruhilekoa



Jaiotza gehiago izan zen 2004ko hirugarren hiruhilekoan, 2003ko aldi berean baino



Euskal AEko urteko metatua 14.587 jaiotzara iritsi zen.



EUSTATek egindako Jaiotzen Estatistikan, 2004ko hirugarren hiruhilekoko datuetan, 5.006 jaio ageri dira, hots, aurreko urteko aldi berean baino %3,8 gehiago. Lurraldeka, Araban 721 ume jaio ziren, %10,4ko hazkundearekin; Gipuzkoan 1.797 jaiotzarekin, hazkundearen ehunekoa %4,7an kokatu zen; Bizkaian, gutxixeago hazi zen, %1,5, 2.488 jaiotzarekin.


Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2004ko hirugarren hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, hots, 2.978 haur, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.719 haur (%34,3) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak %6,2ra iritsi ziren. Gipuzkoan (%42,8), bigarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (%40,5) baino handiagoa izan zen, eta hori herrialde historiko horretan baino ez zen gertatu.



Lau jaiotzatik hirutan amak 30 urtetik gora zituen



Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen %45. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 35-39 urte artekoa (%25,9); 25-29ko taldea beherago geratu zen, erditzeen %20,1 ekarri baitzituen. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatu zirenak %5,3 izan ziren, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %3,7 besterik ez zuen ekarri.



Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %22,8 hartu zuten, eta ia hiru puntu igo ziren 2003ko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Gipuzkoa (%21,9) izan zen Euskal AEko kopuru orokorra baino txikiagoa izan zuen lurralde bakarra. Talde horren erditze-adina haurrak eduki zituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa izan zen, ama ezkongabeen %16,7 14 eta 24 urte bitartekoak baitziren.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martin Gonzalez Hernandez
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotza gehiago izan zen 2004ko hirugarren hiruhilekoan, 2003ko aldi berean baino

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2004
Eguneratze data : 
2005/03/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002981_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali