2005/02/28ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2005eko URTARRILA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %2,0 igo ziren 2005eko urtarrilean



Azken hamabi hilabeteetan (2005eko urtarrila, 2004ko urtarrilarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuek %6,8ko gehikuntza izan zuten.


2005eko urtarrilean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %2,0 igo zen, aurreko hilaren aldean, eta urtarrilerako urte arteko tasa %6,8ra iritsi zen, EUSTATen datuen arabera.

2005eko urtarrilean, lan-eskuaren kostua %4,0 igo zen; lehengaien kostuak, berriz, %1,1.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten: aurreko hilaren aldean %1,1 igo zen Eraikuntza eta %1,2 Obra Zibileko lehengaien kostuak. Azpisektore horien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, antzerako ibilbideak izan zituztela ikusiko dugu: eraikuntzako lehengaien kostuak %8,2 hazi ziren, eta obra zibilekoak %7,8.


Urtarrilean prezio hazkunderik handienak kontsumitutako lehengaiek hauek izan zituzten: petroliotik eratorriak (%4,8), ateratze-agregatuak (%2,7), zementu artifiziala (%2,6), burdina eta altzairua (%2,3) eta lur erreak (%1,8) lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten bulego-materiala (%-1,1), metalezko hoditeria (%-1,0), beira (%-0,5), egiturak eta galdaragintza (%-0,4) eta karea, igeltsua eta eskaiola (%-0,1) lehengaiek.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: metalezko hoditeria (%41,0), burdina eta altzairua (%36,9), asfalto-produktuak (%29,6) eta petroliotik eratorriak (%15,5) lehengaiek. Bestalde, urte arteko prezioetan (2005eko urtarrila, 2004ko urtarrilaren gainean), murrizketak izan zituzten beira (%-3,6), karea, igeltsua eta eskaiola (%-0,7), egurra eta kortxoa (%-0,2) eta bulego-materiala (%-0,1) lehengaiek.








Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Perez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %2,0 igo ziren 2005eko urtarrilean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO DE 2005
Eguneratze data : 
2005/02/28
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002924_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali