2005-04-25eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2005EKO ASTE SANTUA



2005eko Aste Santuan eta Pazko-astean bidaiarien sarrerak %4 gehitu dira eta igaro dituzten gauak %4,8



Aste Santuko ostegunetik larunbatera hoteletan %81etik gorako okupazioa izan da.



EUSTATen datuen arabera, Aste Santuko astelehenetik Pazko-asteko larunbatera 57.948 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan. Bidaiarien sarrerak %4,0 gehitu dira, hau da, aurreko urtean baino 2.234 pertsona gehiago izan da.


Bestalde, bidaiariek 114.471 gau igaro dituzte; hots, 2004. urteko aldi berarekin erkatuta 5.264 gau gehiago igaro dituzte (%4,8tik gora).


Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldi kopurua, aurreko urteekin erkatuta, hobetu egin da; hain zuzen, aurreko urtean bidaiari bakoitzak batez beste 1,96 egun egin zituen eta aurtengo Aste Santuan 1,98 egun.


Plazen okupazioa aurreko urteko maila baino %2,6 handiagoa izan da. 2004ko Aste Santuan okupazio maila %46,82koa izan zen, eta 2005eko Aste Santuan %48,05ekoa.


4.445 bidaiarik nekazalturismoak aukeratu dituzte, 2004ko aldi berean baino %14,9 gehiago. Guztira 13.673 gau igaro dituzte nekazalturismoetan, aurreko urtean baino %2,3 gehiago. Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia gutxitu delako eman da sarreren eta igarotako gauen erritmorik gabeko bilakaera hori; izan ere, aipatu batez besteko egonaldia aurreko urtearekin erkatuta 0,38 portzentaje-puntu gutxitu da. Plazen araberako okupazioa ere murriztu da (%4,0an) nekazalturismoen sektorean, plazen eskaintza handiagoa izan delako.


1. taula: 2004-2005 aldiko Aste Santuko eta Pazko-asteko emaitzak




Aste Santuko jaiegun nagusienetan (ostegun, ostiral eta larunbatean), eta aurreko urteko egun berberekin erkatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan egon den bidaiari kopurua %17,6 gehitu da.


Sektore horretan 48.458 gau igaro dituzte, hau da, aurreko urtean baino %16,9 gehiago.


Batez besteko egonaldia 2,15 egunetik 2,13ra jaitsi da jaiegun horietan. Alabaina, plazen araberako okupazioak portzentaje-puntu batzuk gehiago ditu: 2004. urtean %71,6koa izan zen eta 2005ean %81,38koa Euskal Autonomia Erkidego osoan; gainera, kontuan hartu behar da hotelek plaza gehiago eskaini dituztela. Araba eta Gipuzkoako hotelek %90etik gorako okupazioa izan dute egun horietan.


Hiru jaiegun nagusienetan %13,2 gehitu da nekazalturismoak aukeratu dituen bidaiarien kopurua, baina gaua bertan igarotzea erabaki dutenen kopurua %0,9 gehitu da. Sektore honetako batez besteko egonaldia 3,84 egunetik 3,42ra jaitsi da eta, gainera, okupazio maila bost portzentaje-puntutan murriztu da Euskal Autonomia Erkidegoetako nekazalturismoek plaza gehiago eskaini dituztelako.

2. taula: 2004-2005 aldiko Aste Santuko jaiegun nagusienetako (OSTEGUN, OSTIRAL ETA LARUNBATeko) emaitzak




Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top




Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko Aste Santuan eta Pazko-astean bidaiarien sarrerak %4 gehitu dira eta igaro dituzten gauak %4,8

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SEMANA SANTA DE 2005
Eguneratze data : 
2005/04/25
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003034_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali