HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2005eko apirilean bidaiarien...

2005/05/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2005EKO APIRILA



2005eko apirilean bidaiarien sarrerak %4 gehitu ziren



Alabaina, bidaiariek EAEn igarotako gau kopurua %1 gutxitu zen


EUSTATen datuen arabera, 2005eko apirilean 142.938 bidaiarik hartu zuten ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 5.000 gehiagok eta, horrenbestez, %4ko gehikuntza izan zen. Erkidegora etorritako bidaiari kopuruak bilakaera positiboa izan du bai Bizkaian (%10) eta bai Gipuzkoan ere (%3); aitzitik, Araban kopuru hori aurreko urteko hilabetearen aldean %7 gutxitu da. Hileko datu horiek interpretatzeko eta urte arteko alderaketak egin ahal izateko kontuan hartu behar da 2005eko Aste Santua martxoan izan dela eta 2004koa apirilean. Horrela, 2005eko martxoa eta apirila 2004ko hilabete berberekin alderatuta (Aste Santuaren eragina kentzeko), EAEra etorritako bidaiari kopurua %7 gehitu zen eta gaua Euskal Autonomia Erkidegoan igaro dutenen kopurua %8 gehitu zen.


2005eko apirilean Estatutik EAEra etorritako bidaiarien kopurua %6 gehitu zen baina atzerritik etorritakoena, aldiz, %1 gutxitu.


Estatuari dagokionez, Katalunia eta Galizia izan ezik gainerako Autonomia Erkidegoetatik etorritako bidaiari kopurua gehitu egin zen. Fluxu garrantzitsuenak aipatzearren, Madril, Andaluzia, Aragoi, Asturias, Valentzia eta Gaztela-Mantxatik etorritako bidaiari kopurua gehitu egin zen. Atzerritarrei dagokienez, besteak beste Frantziatik, Alemaniatik, Italiatik eta Irlandatik etorritako bidaiari kopurua gehitu egin zen baina Erresuma Batutik, Portugaldik, AEB-Kanadatik eta Belgikatik etorritakoen kopurua gutxitu egin zen.


Bestalde, 2005eko apirilean 255.532 gau igaro zituzten bidaiariek; hau da, aurreko urteko apirilaren aldean gaua igaro zutenen kopurua %1 gutxitu zen, guztira 2.000 gau gutxiago igaro baitzuten. Soilik Bizkaian (%1) eman zen igarotako gauen urtetik urterako bilakaera positiboa, Gipuzkoan (%-1) eta Araban (%-4) beherantz egin baitzuen.


Batez besteko egonaldien iraupena murriztu egin da urte batetik bestera Euskal Autonomia Erkidegoan: aurreko urtean 1,87 egunekoa izan zen baina 2005eko apirilean 1,79koa. Gutxitze hau Bizkaian (1,96etik 1,81era) eta Gipuzkoan (1,87tik 1,79ra) ere eman zen. Alabaina, Araban batez besteko egonaldiak gehitu egin ziren: aurreko urtean 1,67koa zen eta 2005eko apirilean 1,73koa.


Plazen okupazio mailak %2ko murrizpena izan zuen; aurreko urteko apirilean %43,66koa zen eta aurtengo apirilean %42,63koa. Aitzitik, logelen araberako okupazio mailak %4ko bilakaera positiboa izan zuen hiru lurraldeetan; hain zuzen, aurreko urtean %52,23koa zen eta aurten %54,35ekoa.


Nekazalturismoak: bidaiarien sarrerak gehitu egin ziren (%4) eta bidaiariek igarotako gauak gutxitu (%-36)


Apirilean 7.585 bidaiari izan ziren Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %4 gehiago; bidaiari kopurua %22 gehitu zen Bizkaian baina Gipuzkoan (%2) eta Araban (%4) gutxitu egin zen. Estatutik Euskal Autonomia Erkidegora etorritako bidaiarien kopurua %6 gehitu zen; aitzitik, atzerritik etorritakoen kopurua %10 gutxitu zen Euskal Autonomia Erkidego osoan.


Apirilean 14.033 gau igaro zituzten bidaiariek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan. Honek beherapen nabarmena ekarri du, %36koa, aurreko urteko hilabete beraren aldean. Urtetik urtera, beraz, hazkunde-tasa garrantzitsuak izan dira hiru lurraldeetan: Gipuzkoan igarotako gauak %38 gutxitu dira, Bizkaian %36 eta Araban %31.


Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldi kopurua ere murriztu zen Euskal Autonomia Erkidego osoan, 2004ko apirilarekin erkatuta; hain zuzen, orain dela urtebete 3,03 eguneko batezbestekoa izan zen eta aurtengo apirilean 1,85ekoa. Urtetik urterako beherapen hori hiru lurraldeetan eman zen.


Plazen okupazio mailak %40ko beherapena izan zuen eta logelen okupazio mailak %37koa. Beherapen hori, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan eman zen.





Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

1. taula: hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko apirilean bidaiarien sarrerak %4 gehitu ziren

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ABRIL DE 2005
Eguneratze data : 
2005/05/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003066_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali