2005/05/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2005EKO APIRILA



2005eko apirilean industriako prezioek %0,2ko hazkundea izan zuten



Petrolioaren prezioaren igoerak (%3,2) apirileko industriako prezioen indize orokorraren portaera markatu zuen.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,2ko hazkundea izan zuten 2005eko apirilean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen apirileko urte arteko tasak %6,2ko hazkundea izan du. 2004ko abenduaren aldean, urteko lehenengo lau hilabeteetako igoera %2,9 izan zen.



Sektoreka egindako azterketa xehekatuagoan ikus daiteke 2005eko apirilean, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, hauexek izan zirela inflazio handiena izan zuten adarrak: “petrolioaren birfinketa” (%3,2), “larruaren eta oinetakoen industria” (%0,9), “zuraren industria” (%0,6), “industria kimikoa” (%0,6) eta “makinaria” (%0,4). Aitzitik, hurrengo sektoreetako prezioak jaitsi egin ziren: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-4,3), “mineral metaliko eta ez metalikoak” (%-0,9), “garraiorako materiala” (%-0,5) eta “kautxua eta plastikoa” (%-0,4).


2004ko apiriletik 2005eko apirilera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman ziren: “petrolioaren birfinketa” (%24,2), “mineral metaliko eta ez metalikoak” (%13,7), ”metalurgia eta gai ez metalikoak” (%10,3) eta "industria kimikoa" (%6,0). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan zituzten ondoko sektoreek: “larruaren eta oinetakoen industriak” (%-0,9), “zuraren industriak” (%0,3), “elikaduraren industriak” (%0,3), “garraiorako materialak” (%0,4) eta “papera, edizioa eta arte grafikoek” (%0,7).


Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioen bilakaerak ibilbide ezberdina izan zuen horietariko bakoitzean: Energiak izan zuen hazkunderik handiena (%9); Tarteko ondasunen eta Kontsumo-ondasunen prezioek %0,1ean gehitu zituzten hilabete bakoitzeko prezioak. Azken hauen artean, gainera, Kontsumo-ondasun iraunkorren hilabete bakoitzeko prezioak %0,1ean hazi ziren eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorrenak %0,2; Ekipamenduko Ondasunen prezioak berdin mantendu ziren apirilean (%0,0).


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak izan zituzten, baina guztiek izan zituzten urtetik urterako hazkunde positiboak: Energiari dagozkion prezioek %16,7 hazi ziren, Tarteko Ondasunenak %7,5, Ekipamenduko ondasunenak %1,9 eta Kontsumo-ondasunenak %1,8; hauen artean %2,6ko hazkundea izan zuten Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek eta %1,4koa Kontsumo-ondasun ez iraunkorrenek.






Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko apirilean industriako prezioek %0,2ko hazkundea izan zuten

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003070_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali