HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2005eko martxoan bidaiarien...

2005/04/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2005EKO MARTXOA



2005eko martxoan bidaiarien sarrerak %10 gehitu dira



2004ko martxoarekin erkatuta, gaua igaro dutenen kopurua %17 gehitu da



EUSTATen datuen arabera, 2005eko martxoan 143.867 bidaiari sartu dira Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 13.000 sarrera baino gehiago izan dira eta, horrenbestez, %10eko gehikuntza izan da. Aurreko urteko hilabete berarekin erkatuta, bidaiarien sarrerek bilakaera erabat positiboa izan dute hiru lurraldeetan; sarrerak %13 hazi dira Bizkaian, %10 Gipuzkoan eta %5 Araban. 2005eko Aste Santua martxoan izateak, gainera, eragin handia izan du bidaiarien sarreretan, horiek hemen igarotako gauetan, batez besteko egonaldian eta plaza eta logelen okupazio mailan.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %11ko gehikuntza izan dute eta atzerritik etorritakoen sarrerek %10ekoa. Estatutik Bizkaira egindako bidaiak gehitu egin dira (%16), Gipuzkoarako bidaiek tarteko gehikuntza izan dute (%9) eta Araban aldaketa-tasa neurritsuagoa izan da (%2). Atzerritarren agerpenak gehikuntza handia izan du Araban (%21), hazkunde-tasa hori tartekoa izan da Gipuzkoan (%10) eta, azkenik, Bizkaian bilakaera neurritsuagoa izan da (%7).


Estatuko bidaiariei dagokionez ia Autonomia Erkidego guztietatik etorritako bidaiari kopurua gehitu da, Madrildik eta Aragoitik etorritakoen kasuan izan ezik, hauen agerpena gutxitu egin baita. Fluxu garrantzitsuenak aipatzearren, Katalunia, Valentzia, Galizia, Asturias eta Andaluziatik etorritako bidaiari kopurua gehitu egin da. Atzerritarrei dagokienez, besteak beste Frantziatik, Belgikatik, Alemaniatik, Italiatik, Portugaldik eta AEB-Kanadatik etorritako bidaiari kopurua gehitu egin da baina Erresuma Batutik, Suediatik, Danimarkatik, Luxemburgetik, Holandatik eta Finlandiatik etorritakoen kopurua gutxitu egin da.


Bestalde, 2005eko martxoan 270.128 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko martxoarekin erkatuta gaua igaro dutenen kopurua %17 gehitu da, guztira 40.000 gau gehiago igaro baitituzte. Eman diren gauen urtetik urterako bilakaera ere positiboa izan da hiru lurraldeetan; Bizkaian %20 gau gehiago igaro dituzte, Araban %17 gehiago eta Gipuzkoan %14 gehiago.


Batez besteko egonaldien iraupena aldatu egin da urte batetik bestera Euskal Autonomia Erkidego osoan; izan ere, aurreko urtean 1,77 egunekoa izan zen baina 2005eko martxoan 1,88koa. Gehikuntza hau Erkidegoko hiru lurraldeetan eman da. Araban batez besteko egonaldia 1,65etik 1,84ra igaro da, Bizkaian 1,76tik 1,87ra eta Gipuzkoan 1,83tik 1,90era.


Plazen okupazio mailak %12ko gehikuntza izan du; aurreko urteko martxoan %39,08koa zen eta aurtengo martxoan %43,90ekoa. Gehikuntza hori Araban (%17), Gipuzkoan (%15) eta Bizkaian (%8) eman da. Halaber, logelen okupazio mailak aurreko urteko martxoan izandakoa %8an gainditu du.



Nekazalturismoa: bidaiarien sarrerak gehitu egin dira (%15) eta, batez ere, bidaiariek igarotako gauak (%50)


Martxoan 8.337 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %15 gehiago; bidaiari kopuruak %23ko gehikuntza izan du Bizkaian, %14koa Gipuzkoan eta %3koa Araban. Estatutik Euskal Autonomia Erkidegora etorritako bidaiarien kopurua %16 gehitu da; aitzitik, atzerritarrei dagokienez Erkidego osoan horien kopurua gutxitu egin da (%3) bidaiari hauek Gipuzkoan izandako beherapen izugarriaren ondorioz (%-35).


Martxoan 22.624 gau igaro dituzte bidaiariek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan. Honek gehikuntza nabarmena ekarri du, %50ekoa, aurreko urteko hilabete berarekin erkatuta. Urtetik urtera, beraz, hazkunde-tasa garrantzitsuak izan dira hiru lurraldeetan: Gipuzkoan igarotako gauak %65 gehitu dira, Araban %48 eta Bizkaian %34.


Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldiak ere egin du hoberantz Euskal Autonomia Erkidego osoan 2004ko martxoarekin erkatuta; hain zuzen, duela urte bete 2,09 eguneko batez bestekoa izan zen eta aurtengo martxoan 2,71ekoa. Bilakaera positibo hori hiru lurraldeetan eman da: Gipuzkoan %44, Araban %43 eta Bizkaian %8.


Plazen okupazio mailak %42ko gehikuntza izan du eta logelen okupazio maila aurreko urteetakoa baino hobea izan da, hau ere %42koa. Plazen eta logelen okupazio mailaren gehikuntza Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan eman da; %20 - %60 bitarteko hazkundea eman da kasu guztietan.







Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

1. taula: hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko martxoan bidaiarien sarrerak %10 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO DE 2005
Eguneratze data : 
2005/04/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003032_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali