2005/04/22ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2005EKO MARTXOA



2005eko martxoan industriako prezioek %0,9ko hazkundea izan dute



Petrolioaren prezioaren igoerak (%8,3) martxoko industriako prezioen indize orokorraren portaera markatu du.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,9ko hazkundea izan dute 2005eko martxoan. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen martxoko urte arteko tasak %7,0ko hazkundea izan du. 2004ko lehenengo hiruhilekoko batez bestekoarekin erkatuta, urteko lehenengo hiru hilabeteetan %2,6ko igoera izan da.



Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2005eko martxoan, eta aurreko hilabetearekin erkatuta, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “petrolioaren birfinketa” (%8,3), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%1,8), “beste manufaktura batzuk” (%0,9), “industria ez metalikoa” (%0,8) eta “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%0,8). Aitzitik, “elikaduraren industria” (%-0,2) eta “makinaria” (%-0,1) sektoreen prezioek behera egin dute.


2004ko martxotik 2005eko martxora arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%24,1), “mineral metaliko eta ez metalikoak” (%16,5), ”metalurgia eta gai ez metalikoak” (%13,3) eta "industria kimikoa" (%5,1). Baina prezioen beherapen edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: "larruaren eta oinetakoen industria" (%-1,9), "zuraren industria" (%-0,1), "material elektrikoa" (%-0,1), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%0,7) eta “elikaduraren industria” (%1,0).


Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioen bilakaerak ibilbide ezberdina izan du horietariko bakoitzean: Energiak izan du hazkunderik handiena (%6,2); Tarteko ondasunek %0,3an gehitu dituzte hilabete bakoitzeko prezioak eta Ekipamenduko Ondasunen eta Kontsumo-ondasunen prezioak berdin mantendu dira martxoan (%0,0 biek). Azken hauen artean, gainera, Kontsumo-ondasun iraunkorren hilabete bakoitzeko prezioak %0,4an hazi dira eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorrenak %0,2 jaitsi dira.


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak izan dituzte, baina guztiek izan dituzte urtetik urterako hazkunde positiboak: Energiari dagozkion prezioek %16,2 hazi ziren, Tarteko Ondasunenak %9,2, Ekipamenduko ondasunenak %1,9 eta Kontsumo-ondasunenak %1,9; hauen artean %2,6ko hazkundea izan dute Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioek eta %1,5ekoa Kontsumo-ondasun ez iraunkorrenek.






Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko martxoan industriako prezioek %0,9ko hazkundea izan dute

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003033_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali