2005/06/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2005EKO MAIATZA



Bidaiarien sarrerak %3 gehitu ziren 2005eko maiatzean



Gaualdiak %4 gehitu ziren hil berean.



2005eko maiatzean, 164.676 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 5.000 sarrera gehiago, hau da, %3 gehiago, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerek bilakaera positiboa izan zuten Gipuzkoan (%7) eta Bizkaian (%4), baina Araban %8ko atzerakada izan zuten, aurreko urteko hil beraren aldean.


Estatuko bidaiarien sarrerak %7 gehitu ziren 2005eko maiatzean; Gipuzkoan %15 gehitu ziren eta Bizkaian %7, baina Araban, aldiz, %6 gutxitu ziren. Atzerriko bidaiariak %6 gutxitu ziren Euskal AEn; lurraldeka ere guztietan jaitsi ziren: Araban %-17, Gipuzkoan %-7 eta Bizkaian %-3.


Estatuko bidaiarien artean, autonomia-erkidego gehienetakoak gehitu ziren. Izan ere, Kataluniatik, Madrildik, Andaluziatik, Aragoitik, Asturiastik, Kantabriatik, Valentziatik eta Galiziatik etorritakoak gehitu egin ziren. Extremaduratik, Errioxatik, Murtziatik eta Gaztela eta Leondik etorritakoak besterik ez ziren gutxitu. Atzerritarren artean, Italiatik eta Iberoamerikatik etorritakoak gehitu ziren, besteak beste. Gutxitu egin ziren, aldiz, Frantziatik, Alemaniatik, Erresuma Batutik, AEB-Kanadatik eta Portugaldik etorritakoak, batez ere.


2005eko maiatzean erregistraturiko gaualdiak 298.832 izan ziren, hau da, iazko maiatzaren aldean %4ko gehikuntza eta 10.000 gaualdi pasa gehiago. Gaualdiek Gipuzkoan (%8) eta Araban (%7) urte arteko bilakaera positiboa izan zuten, baina Bizkaian (%-2) gutxitu egin ziren.


Batez besteko egonaldia 1,81 egunean mantendu zen Euskal AEn. Indize horrek hazkunde nabaria izan zuen Araban, iazko 1,56 egunetik maiatz horretako 1,83 egunera luzatu baitzen; Bizkaian 5 ehuneko-puntu galdu ziren, eta berdinean mantendu zen Gipuzkoan.

Plazakako zein gelakako betetze-maila mantendu egin zen, Euskal AE osotara hartuta. Araban %4 hobetu zen plazakakoa eta %6 gelakakoa; Bizkaian %7 gutxitu ziren biak, eta Gipuzkoan %7 eta %5 hobetu ziren, hurrenez hurren.



Nekazalturismoa: Gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%19) eta gaualdiak (%12)


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 7.941 bidaiari-sarrera zenbatu ziren joan den maiatzean, aurreko urteko hil berean baino %19 gehiago: %33 gehitu ziren Gipuzkoan, %11 Araban, eta %5 Bizkaian. Estatuko bidaiariak %20 gehitu ziren Euskal AEn, eta atzerrikoak %10.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 17.742 izan ziren maiatzean, 2004ko hil berean baino %12 gehiago. Urte arteko hazkunde handia izan zen Gipuzkoan (%26), txikixeagoa Araban (%4), eta %5eko atzerakada Bizkaian.


Bidaiariko batez besteko egonaldia murriztu egin zen Euskal AE osoan, 2004ko maiatzaren aldean: duela urtebete 2,39 egunekoa izan zen; eta, azken maiatz honetan, 2,23koa. Urte arteko jaitsiera hori erkidegoko lurralde guztietan zabaldu zen.


Plazakako betetze-maila %6 igo zen eta gelakakoa, %4. Indize bien hazkundeak Araban eta Gipuzkoan izan zuen eragina, baina Bizkaian ez, indizeek bilakaera negatiboa erakutsi baitzuten.




Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

1. taula: hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %3 gehitu ziren 2005eko maiatzean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MAYO DE 2005
Eguneratze data : 
2005/06/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003094_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali