2005/06/16ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURA-INDIZEA (EKI) 2005eko 1. hiruhilekoa





Euskal AEko eraikuntzaren sektorea % 7,9 hazi zen 2005eko lehenengo hiruhilekoan



Eraikuntza azpisektorea % 9,9 hazi zen eta obra zibila % 3,5



EUSTATek landutako datuen arabera, 2005eko lehenengo hiruhilekoan, lan-egutegi homogeneoan % 7,9 hazi zen, termino nominaletan, Euskal AEko eraikuntzako jarduera, 2004ko hiruhileko beraren aldean.


Hiruhilekoak euren artean alderagarriak izan daitezen urtaroen eraginak zuzenduta, aurtengo lehenengo hiruhilekoan eraikuntzaren jarduera % 3,5 hazi zen 2004ko azken hiruhilekoaren aldean, eta %1,6koa izan zen aurreko hiruhileko arteko tasa gainditu zuen.






Eraikuntza-sektorearen bilakaera positiboa, 2005eko lehen hiruhilekoan, gehiago oinarritu zen eraikuntza azpisektorean, obra zibila azpisektorean baino. Izan ere, lehenak urte arteko % 9,9ko igoera izan zuen, eta bigarrenak, berriz, % 3,5ekoa, lan-egutegiaren eraginak zuzendu ostean.



Hiruhileko arteko terminoetan, 2005eko lehenengo hiruhilekoko sektorearen jarduera 2004ko azkeneko hiruhilekoan izandakoarekin alderatuta, eraikuntza azpisektoreak % 3,7ko bilakaera positiboa izan zuen eta obra zibilak % 3,3koa, urtaroen eraginak zuzenduta.



2005eko lehenengo hiruhilekoan, eraikuntzaren sektoreko enplegua % 0,3 gehitu zen, datu gordinetan, aurreko urteko hiruhileko berdinaren aldean, eta % 0,1eko hiruhileko arteko hazkundea lortu zuen 2004ko azkeneko hiruhilekoaren aldean, hiruhilekoko datuak urtaroen eraginez zuzendu ondoren.










Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Perez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren sektorea % 7,9 hazi zen 2005eko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º TRIMESTRE DE 2005
Eguneratze data : 
2005/06/16
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/13
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003089_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali