HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2005/06/06ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE) 2005eko 1. HIRUHILEKOA



Euskal AEko esportazioak % 2,1 igo ziren 2005eko lehenengo hiruhilekoan



Inportazioak ere %28,7 igo ziren aldi berean


Euskal AEko esportazioak %2,1 hazi ziren 2005eko lehenengo hiruhilekoan, EUSTATek landutako datuen arabera. Urteko lehenengo hiruhilekoan izandako esportazioen guztizko zenbatekoa 3.217,6 milioi eurora iritsi zen, aurreko urteko 3.150,3 milioien aldean.


Inportazioak 3.423,1 milioi eurora iritsi ziren eta % 28,7 gehitu zituzten 2004ko aldi berdinean egindako erosketak.


Produktu energetikoen eragina alde batera utzita, produktu ez-energetikoen esportazioen eta inportazioen urte arteko bilakaera-tasen arteko aldeak apur bat leundu ziren: esportazioena % 6,2ra iritsi zen eta inportazioena %22,3ra.




Atzerriarekin egindako transakzioen guztizko bolumena -esportazioen eta inportazioen batura-, 2004ko lehen hiruhilekoko 5.810,4 milioi eurotik 2005eko lehen hiruhilekoko 6.640,7 milioi eurora igo zen, eta ondorioz, % 14,3ko hazkundea lortu zuen, urte arteko balioetan.


1992. urtetik lehenengo aldiz, kanpo-saldoak 205,5 milioi euroko merkataritza-defizita izan zuen, duela urtebete 490,1 milioiko merkataritza-superabita izan bazuen ere. Ondorioz, esportazioek inportazioen gainean duten estaldura-tasa ere jaitsi eta iazko % 118,4tik aurtengo % 94,0ra murriztu zen.


Azterketa produktu ez-energetikoetara mugatuta, horien merkataritza-saldoak 657,2 milioiko superabita eman zuen eta estaldura tasa % 126,7ra iritsi zen, indize biak ere aurreko urtearen aldean jaitsi egin ziren arren.


Europar Batasuna helburu duten esportazioak % 15,4 gehitu ziren eta bilakaera horren bultzada nagusia besteak beste Alemaniara (% 37,8), Erresuma Batura (% 45,2), Italiara (% 19,1) eta Portugalera (% 12,9) egindako esportazioetatik etorri zen. Bezero nagusi dugun Frantziara zuzendutakoak ostera % 0,3 besterik ez ziren igo.


Europar Batasunetik etorritako inportazioak % 21,3 hazi ziren, esportazioak baino 6 ehuneko-puntu gehigago: Frantziatik etorritakoak % 11,3 hazi ziren, Alemaniatik etorritakoak % 56,7, Erresuma Batukoak % 10,5 eta Italiakoak % 4,8, besteak beste.


Bolumen handieneko muga-zergen sekzioetan, esaterako metalak eta beren manufakturak sekzioak % 23,6 gehitu zituen atzerrian egindako salmentak, baina material elektrikoak eta garraio-materialak sekzioek murriztu egin zituzten, % 2,7 eta % 0,1, hurrenez hurren. Inportazioen aldean, ostera, muga-zergen hiru sekzioetan urte arteko hazkunde handiak metatu zituzten: garraio-materialak % 78,2koa, metalak eta beren manufakturak % 42,4koa eta material elektrikoak % 7,8koa. Kontuan izan behar da produktu mineral eta energetikoek izan zuten % 48,7ko urte arteko hazkundea, beste faktore garrantzitsu batzuen artean, petrolioaren prezioak garestitu izanak eraginda.


Kanpo-merkataritzaren urte arteko bilakaerak joera desberdinak izan zituen Euskal AEko hiru lurraldeetan. Arabako esportazioak % 37,5 hazi ziren, garraio-materiala (% 102,8) eta metalak eta beren manufakturak (% 30,4) arloek izandako bultzadaren ondorioz. Gipuzkoako esportazioak % 14,2 gehitu ziren garraio-materiala (% 35,5), metalak eta beren manufakturak (% 20,0) eta material elektrikoa (% 9,0) sekzioen inportazioen eraginez. Bizkaiko atzerriko merkatuan egindako salmentak % 21,6 murriztu ziren, batez ere produktu mineralak (% -56,0) eta garraio-materiala (%-66,2) sekzioen eraginez. Bizkaiko inportazioak % 33,7 hazi ziren, Arabakoak % 31,6 eta Gipuzkoakoak % 15,6. 2005eko lehenengo hiruhileko horretako merkataritza-saldoei dagokienez, Arabakoa eta Gipuzkoakoa positiboak izan ziren, baina Bizkaikoa defizitarioa.







Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel.: +34-945 01 75 13. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak % 2,1 igo ziren 2005eko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º TRIMESTRE DE 2005
Eguneratze data : 
2005/06/06
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003080_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali