2005/05/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2005EKO MARTXOA



Euskal AEko industriako jarduera %1,4 jaitsi zen 2005eko martxoan


2005eko lehenengo hiruhilekoan izandako bilakaerak %0,5eko atzerakada izan zuen, aurreko urteko aldi berdinarekin alderatuta


EUSTATek landutako datuen arabera, 2005eko martxoan, lan egutegiko termino homogeneotan, %1,4 gutxitu zen Euskal AEko industriako jarduera, 2004ko hil berdinaren aldean. Ondorioz, lehenengo hiruhileko horretako metatuan industriako jarduera %0,5 jaitsi zen, aurreko urteko denboraldi berdinarekin alderatuta.


Urtaroen eragina zuzenduta, industriako produkzioa %0,2 jaitsi zen 2005eko martxoan, urte bereko otsailarekin alderatuta, eta jaitsierak azken bi hiletan izandako joera positiboa aldatu zuen.



Euskal AEko Industriako Produkzioaren Indizearen urte arteko hiruhileroko hazkunde zuzendua

Iturria: Eustat



Sektore-bilakaera


Sektoreka eta industria-sektore handien sailkapenaren arabera, 2005eko martxoko indizearen bilakaerak ekipo-ondasunetan (%7,6) bakarrik izan zuen hazkundea. Kontsumo-ondasunak %9,0 jaitsi ziren: %13,3ko urte arteko jaitsiera izan zuten kontsumo-ondasun iraunkorrek eta %6,8koa kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek. Bitarteko ondasunek zein energiak urte arteko tasa negatiboak izan zituzten, %-1,0koa eta %-14,0koa, hurrenez hurren.


2005eko lehenengo hiruhilekoa osotara hartuta, jaitsierak sektore guztietan izan ziren, ekipo-ondasunetan izan ezik, horiek %3 hazi baitziren. Kontsumo-ondasunak %4,3 jaitsi ziren, bitarteko ondasunak %0,7 eta energia %3,7; guztiak 2004ko lehenengo hiruhilekoaren aldean.


2005eko martxoan 2005eko otsailaren aldean izandako hilen arteko aldakuntza positiboa izan zen ekipo-ondasunetan (%3,6). Kontsumo-ondasunak hilen arteko %1,5eko jaitsiera izan zuten; horien barruan, kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %1,0 igo ziren aurreko hilaren aldean, eta kontsumo-ondasun iraunkorrak %6,3 jaitsi. Bitarteko ondasunak %0,4 jaitsi ziren eta energia %7,1.


Bilakaera lurralde historikoka


Lurralde historikoaren arabera, Industriako Produkzioaren Indize Orokorraren urte arteko bilakaerak desberdinak izan ziren: %0,6 jaitsi zen Araban eta %3,8 Bizkaian, baina %0,8 hazi zen Gipuzkoan. Hiruhilekoaren metatuan Araba %3,2 jaitsi zen, baina Bizkaiak eta Gipuzkoak tasa positiboak izan zituzten, %0,1ekoa Bizkaiak eta %0,6koa Gipuzkoak.


Lurraldeetako hil arteko hazkunde-tasak ere, 2005eko martxokoak 2005eko otsailekoen aldean, desberdinak izan ziren: %4,4 hazi zen Arabakoa eta %1,8 jaitsi zen Bizkaikoa eta %1,0 Gipuzkoakoa.


Taula: 2005eko MARTXOA. Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen aldakuntza-tasak (%).


(1) t urteko urtarriletik azken hilera arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, t-1 urtearen aldi berdinaren aldean

Iturria: Eustat




Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-Bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industriako jarduera %1,4 jaitsi zen 2005eko martxoan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO DE 2005
Eguneratze data : 
2005/05/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/10
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003041_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali