2005/05/05eko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA 2005eko 1. hiruhilekoa



Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak % 2,9 igo ziren 2005eko lehenengo hiruhilekoan



Merkataritza espezializatuko salmentek urte arteko % 3,1eko hazkundea izan zuten eta ez-espezializatukoek % 2,5ekoa


Eustatek emandako datuen arabera, 2005eko lehenengo hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak % 2,9 igo ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko berdinaren aldean. Hazkunde nominal hori, prezioen eragina kenduta, % 1,9ko urte arteko bilakaera positiboa izan zen, balio errealetan.







Tradiziozko txikizkako merkataritzaren (espezializatua) salmenta nominalak % 3,1 igo ziren 2005eko lehenengo hiruhilekoan, 2004ko hiruhileko berdinaren aldean. Igoera nominal hori, sektore desberdinetako prezioen igoeren eta jaitsieren emaitza gisa, hazkunde-tasa berean mantendu zen, hots, % 3,1ekoan, balio errealetan.


Balio nominaletan, gune ertain eta handietako txikizkako salmentak (ezespezializatua) % 2,5 igo ziren urteko lehenengo hiruhileko horretan. Hala ere, urte arteko tasa errealaren aldaketa % -0,7koa izan zen, 2004ko hiruhileko berdinarekin alderatuta.


Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkunde-tasarik handiena pertsonen hornikuntzaren sektorean izan zen: % 9,3ko hazkunde nominala, % 9,1ekoa balio errealetan. Etxearen hornikuntzako ondasunek, berriz, % 2,8ko bilakaera nominal negatiboa izan zuten, eta balio errealetan, % -4,8koa. Jateko produktuen salmentak (% 0,0) mantendu egin ziren balio nominaletan, baina % 3,6ko atzerakada izan zuten balio errealetan. Bestalde, beste kontsumo-ondasun batzuk partidak (kirolak, jostailuak, optikak eta liburu dendak, besteak beste) % 1,8ko hazkunde nominala izan zuen, baina bere prezio deflazionisten eraginez, tasa hori % 4,8ko tasa izan zen, balio errealetan.


Lurrlade historikoka, 2005eko lehenengo hiruhileko horretako txikizkako sektorearen salmenten hazkunderik handiena Bizkaian izan zen, % 4,1eko urte arteko igoerarekin: txikizkako merkataritza espezializatuaren salmentak % 4,4 igo ziren eta % 3,5 ez-espezializatuarenak.


Arabak bitarteko bilakaera izan zuen % 2,2ko hazkundearekin: % 3,2 igo ziren merkataritza espezializatuaren salmentak, eta % 0,6 ez-espezializatuarenak.


Lurraldeka, txikizkako merkataritzako urte arteko hazkunderik txikiena Gipuzkoan (% 1,2) izan zen: % 1,1eko hazkundea izan zuen txikizkako merkataritza ez-espezializatuak, eta % 1,5ekoa ez-espezializatuak, biak ere urte arteko aldakuntza nominaleko baliotan.


2004ko lehenengo hiruhilekoko batez bestekoaren aldean merkataritza sektoreko enpleguak izan zuen hazkundea % 3,1ekoa izan zen, eta lurraldeka honakoak izan ziren datuak: Bizkaian % 4,3ko hazkundea, Gipuzkoan % 2,1ekoa eta Araban % 1,0koa. Hala ere, 2005eko lehenengo hiruhilekoan txikizkako merkataritzaren sektorean izan ziren landunak % 1,5 gutxiago izan ziren, aurreko hiruhilekoaren aldean, Euskal AEko guztizkorako.









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Perez Aja
Tel.: +34-945 01 75 06. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak % 2,9 igo ziren 2005eko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1er trimestre de 2005
Eguneratze data : 
2005/05/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003042_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali