2005/05/11ko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2005eko 1. hiruhilekoa



Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorearen salmentak %3,9 hazi dira 2005eko lehenengo hiruhilekoan


Handizkako sektoreko salmentek (%4,3) txikizkako salmentek (%2,9) baino hazkunde handiagoa izan dute, uneko eurotan.


EUSTATek landu dituen datuen arabera, 2005eko lehenengo hiruhilekoko Barne-Merkataritzaren Indizeak %3,9ko urte arteko gehikuntza nominala izan du aurreko urteko aldi beraren aldean. Prezioen igoeraren eragina kenduta, merkataritza-sektorearen salmentek benetako beherakada izan dute 2005eko lehenengo hiruhilekoan, %-2,4koa hain zuzen.





Lehenengo hiruhileko honetan handizkako merkataritzan %4,3 igo dira urte arteko salmentak, eta txikizkako merkataritzan %2,9 igo dira.


Handizkako sektorean, Makinaria eta tresneria (%10,5) alorrak izan du hazkunderik handiena; bestalde, eta neurri txikiagoan izan bada ere, Produktu erdilanduak eta txatarra (%24,0) eta Nekazaritza-gaiak eta elikagaiak alorrak ere gehitu dira (%5,7 eta %3,5 hurrenez hurren). Elikaduraz besteko kontsumo-gaiak (%-2,2) murriztu egin dira.


Txikizkako sektore espezializatuan (ohikoan), Pertsonen hornikuntza (%9,3) eta Bestelako kontsumo-gaiak (%1,8) alorrek hazkunde-tasa positiboak izan dituzte; Etxearen hornikuntza (%-2,8) atalak aurreko urteko lehenengo hiruhilekoan baino salmenta gutxiago izan du eta Elikadura atalak (%0,0) ez du aldaketarik izan.

2005eko lehenengo hiruhilekoan, azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzaren salmentak, balio nominaletan, %2,5 igo dira. Igoera hori Elikagaien salmenta nagusiek (%3,2) eragin dute, gainerako produktuenak jaitsi egin baitziren (%-1,5).


Lurralde historikoka, Barne-Merkataritza Indizeak Bizkaian izan du hazkunde nominal handiena (%4,9) eta gero Araban, urte arteko %4,6ko hazkunde-tasarekin. Azkenik, Gipuzkoa urrunago gelditu da %1,7ko hazkundearekin. Datu nominal horiek benetako bihurtuz gero, hurrengo emaitzak lortzen dira: merkataritzako salmentak %1,0 murriztu dira Bizkaian, %2,5 Araban eta %4,9 Gipuzkoan.


Hiru lurraldeetan, handizkako sektorearen salmentek txikizkako merkataritzarenak baino bilakaera positiboagoa izan dute; Araban handizkako merkataritza %5,6 hazi da eta txikizkakoa %2,2; Bizkaian handizkako merkataritza %5,3 igo da eta txikizkakoa %4,1 eta, azkenik, Gipuzkoan handizkako salmentak %1,9 hazi dira eta txikizkako sektorekoak %1,2.


2005eko lehenengo hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektoreko enplegatuak %2,4 gehitu dira, aurreko urteko hiruhileko berberaren aldean: handizkako sektorean %1,3 gehitu dira eta txikizkako merkataritzan %3,1. Lurraldeka, sektore honetan urte arteko hazkunderik handiena Bizkaian (%3,0) eman da, gero Gipuzkoan (%2,1) eta azkenik Araban (%1,1). Denek izan dute bilakaera positiboa.


Enpleguak handizkako sektorean izan du hazkunderik handiena, bai Araban (%1,2) eta bai Gipuzkoan ere (%2,3); txikizkako enpleguak %1,0 eta %2,1eko hazkundea izan du, hurrenez hurren, lurralde horietan. Bizkaian, aitzitik, enpleguaren hazkunderik handiena txikizkako merkataritzan (%4,3) eman da eta ez handizkakoan (%0,8).








Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tlf:+34-945-01 75 05 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorearen salmentak %3,9 hazi dira 2005eko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003046_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali