HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak Ezkontza zibil gehiago...

2005/06/17ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2004ko laugarren hiruhilekoa




Ezkontza zibil gehiago izan ziren 2004ko laugarren hiruhilekoan, 2003ko aldi berean baino



Gainera, ezkontzen guztizko kopurua gehitu egin zen



2004ko laugarren hiruhilekoan, ezkontza zibilak gehitu egin ziren aurreko urteko aldi beraren aldean eta 2003ko 1.014tik 2004ko 1.077ra iritsi ziren, Eustaten datuen arabera. Normalean urteko azken hilabete horietan (% 49,3) udakoetan (% 34) baino ezkontza zibil gehiago izaten da eta udakoetan ospatzen dira urte guztiko 10 ezkontzatik 4.


2004ko laugarren hiruhileko horretako 2.185 ezkontzetan, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten 2.108 gizonezko eta 2.143 emakumezko ezkondu ziren. Horietatiko 1.951 senarrentzat (% 92,6), lehen ezkontza izan zen; 14 alargun eta 143 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehen ezkontza zuten emakumeen ehunekoa gizonezkoena baino zertxobait altuagoa izan zen: aurretik ezkongabeak ziren emakumeak 1.997 (% 93,2) izan ziren; alargunak, 8; eta dibortziatuak, 138.



Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, 2004ko laugarren hiruhilekoan, senarren artean, %73,1ek 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %54,3k. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, proportzioa 2 ehuneko-puntu altuagoa izan zen senarren kasuan, eta ia berdina emazteenean.



2004an ere ezkontzeko adinak gorantz jarraitu zuen



Aurrera doa, beraz, ezkontzeko adina atzeratzeko joera; 2004. urtean senarren %69,1 eta emazteen %51 30 urte edo gehiagorekin ezkondu ziren eta aurreko urtean baino proportzio altuagoak lortu ziren, % 66 eta %47 izan baitziren, hurrenez hurren.



2004. urtea osotara hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi zirenen ezkontzak 9.932 izan ziren, aurreko urtean baino 14 gutxiago. Ezkontza zibilen proportzioak 5 ehuneko-puntutan gainditu zuen 2003koa eta 2004an ezkontza guztien % 43,4 izatera iritsi ziren.









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945 01 75 00 Faxa: +34-945 01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.: 49-945 01 75 49. Faxa: +34-945 01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ezkontza zibil gehiago izan ziren 2004ko laugarren hiruhilekoan, 2003ko aldi berean baino

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2004
Eguneratze data : 
2005/06/17
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003090_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali