HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak Ezkontza zibilak Euskal...

2005/05/18ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE). 2003. urtea



Ezkontza zibilak Euskal Autonomia Erkidegoan %7,1 igo ziren, 2003an



Ezkontzen diren ezkongabeak gero eta zaharrago ezkontzen dira: 1986tik 4,3 urte igo da adina gizonezkoetan, eta 4,8 emakumezkoetan



2003an, 10.892 ezkontza egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urtean baino 27 gehiago, Eustaten datuen arabera. Azken urteotan ezkontza zibilek goranzko joera izan dute. 2003an, %7,1 gehiago egon dira: 1990ean ezkontza guztien %23,3 ziren eta 2003an, berriz, %37,2.


Lurraldez lurralde, ezkontza guztietatik ezkontza zibilen portzentajea Araban izan zen handien (%43,1), gero Gipuzkoan (%40,9) eta azkenik Bizkaian (%35,5). Ezkontza zibilen portzentajea, erkidegotik kanpo, %23,4ra jaitsi zen.


Ezkontza tasa EAEn (4,9 ezkontza mila biztanleko) Europako Batasuneko herrialdeen tasa orokorraren antzekoa da (2002an, %o 4,8) eta espainiarra baino txikiagoa (%o 5,1 2001ean). Ezkontzarik gehien egin zen hila iraila izan zen (1.553 ezkontza), gero uztaila (1.493) eta gero maiatza (1.406).


Ezkontzak ospatzeko moduetan, 6.827 ezkontza katolikoak izan ziren, 4.056 ezkontza zibilak izan ziren eta 9 bestelako erlijioetakoak izan ziren.


Ezkondu aurretik ezkontideek zuten egoera zibilari dagokionez, gizonezko ezkongabeak %93,5 ziren, eta emakumezko ezkongabeak, berriz, %94,1.


Ama izateko adinak gora egin duen neurrian, ezkontzeko adinak ere hala egin du. 2003an, ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina 31,7 urte zen, eta emakumezkoena, berriz, 29,7. 1986tik, senargaien batez besteko adina 4,3 urte igo da, eta emaztegaiena, 4,8.


Ezkondu ondoren Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizitzen hasi ziren 762 bikoteetatik, gehienek leku hauek aukeratu zituzten bizitzeko, ordena honetan: lehenik eta behin Kantabria, gero Madril eta ondoren Gaztela-Leon. EAEko hiru lurralde historikoetan eginiko ezkontzetan ezberdintasunak daude bizitzeko lekua aukeratzean: Arabakoak batez ere Gaztela-Leon, Madril eta Errioxara joan ziren; Bizkaikoak Kantabriara, Madrilera eta estatutik kanpora, eta Gipuzkoakoak Madrilera, estatutik kanpora eta Nafarroara.


Ezkontzen direnen jatorri geografikoari dagokionez, ezkontzen %68,3 udalerri bereko bizilagunen artean egin ziren, eta %9,1 udalerri mugakideetako bizilagunen artean.








Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastian, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tlf:+34-945-01 75 49 Fax:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ezkontza zibilak Euskal Autonomia Erkidegoan %7,1 igo ziren, 2003an

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Año 2003
Eguneratze data : 
2005/05/18
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003053_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali