2005/06/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2005EKO MAIATZA



Industri prezioak % 0,5 jaitsi ziren 2005eko maiatzean



Industriako prezioen urte arteko hazkundea (2005eko maiatza 2004ko maiatzaren aldean) % 4,3koa izan zen.


2005eko maiatzean, Euskal AEko industri prezioak % 0,5 jaitsi ziren EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, maiatzeko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 4,3ko hazkundera iritsi zen. Urteko lehenengo bost hilabeteetan izandako igoera %2,4koa izan zen, 2004ko abenduaren aldean.



Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2005eko maiatzean, energia elektrikoa, gasa eta ura (% 2,3), larruaren eta oinetakoen industria (% 0,7), ehungintza eta jantzigintza (% 0,2), metalezko eta ez-metalezko meak (% 0,2) eta elikagai-industria (% 0,1) adarrek igo zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Bestalde, prezioetan jaitsierak izan zituzten sektoreak honakoak izan ziren: petrolioa fintzea (% -4,3), metalgintza eta metalezko gaiak (%-0,6), kautxua eta plastikoa (%-0,6) eta kimika-industria (% -0,4)


Urte arteko aldian (2005eko maiatza, 2004ko maiatzaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: metalezko eta ez-metalezko meak (% 12,5), petrolioa fintzea (% 12,2), metalgintza eta metalezko gaiak (% 6,9) eta kimika-industria (% 4,5) sektoreei. Kontrako noranzkoan, jaitsierak edo hazkunde txikiagoak izan zituzten larruaren eta oinetakoen industria (% -2,0), zurgintza (% -0,1), elikagai-industria (% 0,5), garraio-materiala (% 0,4) eta material elektrikoa (% 0,6) sektoreetako prezioek.


Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, maiatzean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: energia jaitsi zen gehien (% -2,4); bitarteko ondasunen hileko prezioak % 0,5 jaitsi ziren eta kontsumo-ondasunenak % 0,1. Horien artean, kontsumo-ondasun iraunkorrak ez ziren mugitu (% 0,0) eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 0,2 jaitsi ziren. Ekipo-ondasunen prezioak, aldiz, % 0,1 igo ziren maiatzean.


Hiru ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek ere aldeak izan zituzten urte arteko aldian, guztiek urte arteko hazkunde positiboak lortu zituzten arren: energiaren prezioak % 9,5 igo ziren, bitarteko ondasunenak % 5,3, ekipo-ondasunenak %1,6 eta kontsumo-ondasunenak %1,5. Horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 2,2 igo ziren eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak % 1,1.






Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industri prezioak % 0,5 jaitsi ziren 2005eko maiatzean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003095_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali