HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotza gehiago izan...

2005/06/24ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2004ko laugarren hiruhilekoa



Jaiotza gehiago izan zen 2004ko laugarren hiruhilekoan, 2003ko aldi berean baino



Euskal AEn 4.887 ume jaio ziren 2004ko laugarren hiruhilekoan eta 19.448 urte guztian.



2004ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.887 ume jaio ziren, iazko aldi berean baino % 1,4 gehiago, EUSTATen datuen arabera. Horietatik 1.598 ume urrian jaio ziren, 1.593 azaroan eta 1.696 abenduan. Lurraldez lurralde, Araban 689 haur jaio ziren, Bizkaian 2.517, eta Gipuzkoan 1.681.


2004ko Jaiotzen Estatistikaren behin-behineko emaitzen arabera, 19.448 ume jaio ziren, eta Euskal AEtik kanpo izandako erditzeen informazioaren faltan, 2003an baino % 1,3 gehiago izan ziren.


Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 2.841 ume (% 58,1), lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.736 ume (% 35,5) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 310 (% 6,3) izan ziren.



Lau jaiotzatik hirutan amak 30 urtetik gora ditu



Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, ikusiko dugu 3034 urteko amen taldea dela nagusi oraindik ere, haien artean izan baitziren erditzeen % 44,5. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 3539 urte artekoa (% 27); 2529ko taldea beherago geratu zen, erditzeen % 18,2 ekarri baitzituen; eta 20-24ko taldeak % 4,5 besterik ez zuen ekarri.



40 urtetik gorako adinarekin umeak izaten zituzten amak (% 4,4) gehiago izan ziren 20 urtetik beherako adinekin izan zituztenak baino (% 1,4).



Ezkontzaz kanpoko jaiotzek guztizkoaren % 23,1 hartu zuten, 2003ko aldi berean lortutako kopurua bi ehuneko-puntutan gaindituz. Lurraldeka, Araban izan zen ehunekorik handiena (% 26), ondoren Bizkaian (% 24) eta azkenik Gipuzkoan (% 20,5).









Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martin Gonzalez Hernandez
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotza gehiago izan zen 2004ko laugarren hiruhilekoan, 2003ko aldi berean baino

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2004
Eguneratze data : 
2005/06/24
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003096_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali