2005/05/17ko prentsa-oharra

BIZTANLERIAREN INKESTA, JARDUERAREN ARABERA, 2005eko lehen hiruhilekoa


Langabezia-tasa %7an mantendu da eta pertsona okupatuen kopurua 2.500 pertsonatan jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan 2005eko lehen hiruhilekoan.


Langabezia-tasa EB-25eko eta euroaren eremuko batez bestekoa baino ehuneko ia bi puntu txikiagoa da.



Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuko 2005eko lehen hiruhileko datuen arabera, 936.100 pertsona okupatu daude, orain hiru hilabete baino 2.500 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Bestalde, langabezia-tasa %7koa da, 1985etik egon den txikiena.


2004ko laugarren hiruhilekoari dagokionez, langabetuen biztanleria eta langabezia-tasa mantendu egin dira. Okupatutako eta langabetutako biztanleriaren bilakaeraren ondorioz, aktibotasun-tasa %55,3 da.


Emakumezkoen langabezia-tasa zortzi dezima igo da


Emakumezkoen langabezia-tasa %8,7ra iritsi da, 8 dezima igoaz. Gizonezkoen langabezia-tasa, berriz, puntu erdi baino gehixeago jaitsi da (%-0,6). Gazteen langabezia-tasa zazpi dezima jaitsi da: 16 eta 24 urte arteko bost gazte aktibotatik ia bi langabezian daude (%18,2).


Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-tasa, 2005eko lehen hiruhilekoan, euro-eremuko herrietakoa baino ehuneko ia bi puntu txikiagoa da. EURSOTATen arabera (Europako Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2005eko otsailean, eremu hartan, langabezia-tasa %8,9 zen. Europako Batasuneko tasa, 25 herrialdeekin, euro-eremukoaren berdina zen.


Langabezian dauden emakumeen kolektiboa (36.900 pertsona) 3.200 emakumetan igo da. Gizonezkoen artean, berriz, azken hiruhilekoan 3.200 hasi dira lanean. Orain 33.800 pertsona daude talde honetan. Langabeziak 45 urtetik gorako pertsonen taldean gora egin du: 2.200 langabetu gehiago daude.


Araba eta Gipuzkoan langabezia-tasek behera egin dute, baina Bizkaikoak zortzi dezima egin du gora


Langabetu kopurua 70.700 da lehen hiruhileko honetan. Araba eta Gipuzkoan behera egin du eta Bizkaian gora. Araban orain hiru hilabete baino 2.700 langabetu gutxiago daudela zenbatesten da: hiru lurraldeetako tasarik onena du honek (%3,4). Gipuzkoan 20.400 langabetu daude, orain hiru hilabete baino 1.900 gutxiago. Tasa %6,2koa da. Bizkaian, 45.500 langabetu daude; 4.600 pertsona gehiago beraz. Tasa %8,5eraino igo da.


Halere, Araban langabeziaren kopuruak hain txikiak direnez, zenbatespena ez da oso esanguratsua estatistikoki eta kontu handiz aztertu behar da.


Bizkaiak lanpostu-galera garbia bereganatu du 2005eko lehen hiruhilekoan


Okupatutako pertsona kopurua 936.100 da, hau da, orain hiru hilabete baino 2.500 pertsona gutxiago. Lurralde historikoen arabera, Bizkaiak lanpostu-galera garbia ia osorik bereganatu du, 2.400 lanpostu gutxiagorekin. Arabak ere 400 galdu ditu, eta Gipuzkoak, aldiz, 200 gehiago ditu. Generoari dagokionez, hobekuntza gizonezkoentzat izan da soilik. Aurreko hiruhilekoan baino 3.200 okupatu gehiago daude; emakumeek berriz aurreko emaitza baino okerragoa dute, 5.700 okupatu gutxiagorekin.



Okupazioa batez ere zerbitzuen sektorean igo da, 13.600 lanposturekin


2004ko laugarren hiruhilekoan, zerbitzuen sektorean pertsona okupatuen kopurua igo dela nabarmendu behar dugu. 13.600 lanpostu gehiago daude. Eraikuntzan 11.800 lanpostu galdu dira, eta industrian, 4.600.


Okupazio-tasa (hau da, 16 eta 64 urte arteko pertsona-kopuru osoaren aldean okupatuta dauden pertsonen portzentajea) %64,9 da, orain direla hiru hilabete baino dezima bat gutxiago. Tasa hau, gizonezkoetan, %75,1 da, eta emakumezkoentzat, berriz, %54,4 baino ez.


Lurralde historikoen arabera, okupazio-tasarik handiena Gipuzkoakoa da: %67,2. Bi dezima igo da. Gero Araba dator, %66,9rekin, baina sei dezimako jaitsierarekin. Bizkaiak du tasarik txikiena, %63, 2004ko laugarren hiruhilekoa baino bi dezima txikiagoa.


2005eko lehen hiruhilekoan, biztanleriaren proiekzio berriekin, zenbatesten da guztira Euskal Autonomia Erkidegoko 760.200 etxetan bizi diren pertsonen herenak ez direla aktiboak. 15.900 etxetan, berriz, pertsona aktibo guztiak daude langabezian (guztien %2,1), hau da, aurreko hiruhilekoan baino 1.000 gehiago.


Emakumeek, Bizkaiak eta zerbitzuen sektoreek bereganatu dituzte azken urtean sortutako lanposturik gehienak.


Biztanleria okupatuak gora egin du azken hamabi hilabeteetan. 16.400 pertsona gehiago dira, hau da, %1,8 gehiago. Emakumeen artean okupazio-tasak gora egin du, ia-ia ehuneko bat eta erdian; gizonezkoen artean, berriz, puntu erdiko gorakada egon da. Lurralde historikoen arabera, Bizkaiko tasak 2004ko hiruhilekoaren aldean izan duen gehikuntza nabarmendu behar da (1,4 puntu).


Azken urtean, zerbitzuen sektorean 23.200 lanpostu garbi sortu dira. Aitzitik, lehen sektoreak pisua galdu du, eta eraikuntza egonkortu egin da.


Euskal Autonomia Erkidegoan langabezia-tasa puntu eta erdi baino zertxobait gehiago igo da azken urtean


Langabezia-tasa %1,6 jaitsi da azken urtean (%8,6tik %7ra). Beraz, 16.100 pertsona langabeziatik irten dira Euskal Autonomi Erkidegoan.




Oharra: Laginaren neurria eta diseinua, galdetegia (egungo premiei egokituz), lagunaren markoa eta orekaren tratamenduak ukitu dituzten aldaketak ekarri dituen operazioaren berrikuspen metodologikoa egin da, biztanleria-proiekzio berriak, 2001. urtean oinarriturik, gehituz. Informazio gehiago nahiz izanez gero, ikusi metodologiari buruzko oharra.





Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Mª José Santamaría Gallardo
Tlf:+34-945-01 75 33 Fax:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Langabezia-tasa %7an mantendu da eta pertsona okupatuen kopurua 2.500 pertsonatan jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan 2005eko lehen hiruhilekoan.

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1er trimestre de 2005
Eguneratze data : 
2005/05/17
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003052_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali