2005/04/29ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2005eko MARTXOA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,2 igo ziren 2005eko martxoan



Azken hamabi hilabeteetan (2005eko martxoa, 2004ko martxoarekin alderatuta) eraikuntzaren kostuak %6,3 igo ziren.


2005eko martxoan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,2 igo zen aurreko hilaren aldean, eta martxorako urte arteko tasa %6,3ra iritsi zen, EUSTATen datuen arabera.



2005eko martxoan, lan-eskuaren kostua ez zen aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,3 igo ziren.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera desberdinak izan zituzten: aurreko hilaren aldean %0,2 igo zen Eraikuntza eta %0,7 Obra Zibileko lehengaien kostuak. Azpisektore horien urte arteko bilakaerari begiratuz gero, ibilbide berdinak izan zituztela ikusiko dugu: Eraikuntzako lehengaien kostuak %7,4 igo ziren eta Obra zibilekoak beste horrenbeste.


Martxoan, prezio hazkunderik handienak kontsumitutako honako lehengaiek izan zituzten: petroliotik eratorritakoak (%8,3), landutako harria (%6,2), asfalto-produktuak (%4,1), energia elektrikoa (%2,9) eta karea, igeltsua eta eskaiola (%1,7) lehengaiek. Aitzitik, hileko prezioetan murrizketak izan zituzten besteak beste garbitzeko eta txukuntzeko materialak (%-1,6), leherkariak eta gasak (%-1,0), erabilitako makineria-osagarriak (%-0,9) eta burdina eta altzairua (%-0,6) lehengaiek.


Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, azken hamabi hilabeteetan, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak: metalezko hoditeria (%33,3), burdina eta altzairua (%27,8), asfalto-produktuak (%24,8) eta petroliotik eratorritakoak (%24,1) lehengaiek. Bestalde, urte arteko prezioetan (2005eko martxoa, 2004ko martxoaren gainean), murrizketak izan zituzten beira (%-5,5), leherkariak eta gasak (%-2,4), bulego-materiala (%-1,4), energia elektrikoa (%-1,0) eta egurra eta kortxoa (%-0,1) lehengaiek.







Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,2 igo ziren 2005eko martxoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO DE 2005
Eguneratze data : 
2005/04/29
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003040_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali